Etxeko eskolatze
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau haurra etxean bertan, eskolara joan gabe, burutzen den hezkuntzari buruzkoa da. Euskal Herrian, frankismo garaian haurrak euskaraz hezitzeko esperientziei buruz jakiteko, ikus: Etxe eskola.
Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hezitzeko moduari deritzo, eskola publiko edo pribatura joan gabe, eta guraso edo beste pertsona baten gidaritzapean. Sarri, legez kanpo edo aurkako jarduera da, haurra eskolaratu behar dela ezartzen da herrialde askotako legedietan. Frantzian, legezkoa da baina haurra egoera horretan dagoela erregistratu behar da eta hezkuntzako administrazioko arduradun baten inspekzioa jaso behar du. Espainian ez da legezko aukera, kasu askotan etxean eskolatutako haurren arduradunen aurka neurri jakinik hartu ez den arren, baimen inplizitua emanez horrela.
| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |