Etxeko ospitalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etxeko ospitalizazioa osasun sistemaren baliabide bat da, ohiko ospitale eredu klasikoaren alternatiba hain zuzen ere. Funtsean, mediku eta erizainek osatutako taldeek gaixoa etxean bertan atenditzea datza zerbitzuak.

XX. mendearen erdialdean martxan ipini ziren lehenengo ekimenak abiatu zituzten New Yorken (1947, Montefiore ospitalean) eta Parisen (1951, Tenon ospitalea). Britainia Handia, Kanada, Suedia eta Alemanian garai hartan ere hasi ziren ildo honetan bertan.

Euskal Herrian bestela Baionakoa da lehendabiziko esperientzia (1961), eta EAEko sare publikoaren barruan dagoen zerbitzua da 1983tik, Gurutzetako Ospitalea aitzindaria izanik, baina gaur egun Osakidetzako ospitale guztietan eskuragarri dago.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazienteari bere etxean ematen zaizkion tratamendu eta asistentzia zainketen multzoa da, eta berauen konplexutasuna, intentsitatea eta iraupena paziente horrek ospitale konbentzional batean hartuko lituzkeen antzekoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ospitalearen zerbitzu bat gehiago da, ia baliabide diagnostiko eta terapeutiko guztiekin.
  2. Euren osasun arreta gaixoaren etxean eskaintzen duten mediku eta erizainek eratuta dago, ospitale barruko egonaldia ebitatuz edo laburtuz. Profesionalek ibilgailu ofizialak erabiltzen dituzte sistema publikoan.
  3. Zerbitzuaren atentzioa unean unekoa da, prozesua egonkortu arte edo ospitaleratzea eragin zuen arrazoia konpondu arte.
  4. Helburuen artean ez dago Familiako medikuntza edo Lehen Mailako atentzioa ordezkatzea.
  5. Prozesua hasten da edozein arlotako mediku batek gaixo baten balorazioa eskatzen duenean, hala ospitale barrutik nola lehen mailako atentziotik. Baldintza nagusien artean gaixoak eta haren senideek ados egotea eta euren etxeak gutxieneko ezaugarriak edukitzea.

Arlo asistentziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira esparru nagusiak atenditutako gaixotasun multzoei dagokienez: Alde batetik esparru medikoa, bertan hala eritasun kronikoak nola prozesu akutuak (gaixotasun infekziosoak batez ere), eta sarritan alde biak batera. Beste alde batetik arlo kirurgikoa dago, ebakuntzaren osteko prozesuak alegia, maiz sendaketa apur bat espezializatuak eskatzen dituztenak edota antibiotikoak eta bestelako tratamendu medikoak ere bai. Azkenik, hirugarren arlo handia medikuntza paliatiboarena izango zen, beti ere etxean emandakoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]