Eugène-François Vidocq

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses abenturazalea eta detektibea (Arras, 1775 - Brusela, 1857). Soldadu zela espetxean egon zen askotan. Ihes egin zuen eta 1809an, estatuarentzat lan egin ondoren, preso ohiez osaturiko polizia antolatu zuen (Police de sûreté). 1827an paper-fabrika bat sortu zuen, baina negozioak hondoa jo zuen. Poliziara itzuli zen, eta detektibeen buru egin zuten, baina 1832an kargua utzi eta detektibe-agentzia bat sortu zuen. 1828an haren Memoriak argitaratu ziren, dirudienez, Honoré Balzac frantses idazleak Vautrin pertsonaia taxutzeko erabili zituenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène-François Vidocq Aldatu lotura Wikidatan