Eugène Fromentin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eugène Fromentin

Frantses margolari eta idazlea (Arroxela, 1820 - Saint-Maurice, 1876). Gaztetan, neska kriolo batez maitemindu eta harekin ezkondu zen, baina 1844ean hil zitzaion emaztea. Dominique (1863) bere eleberri bakarrean oroitzapen haiek jaso zituen. Ikuspegiak margotzen hasi zen; Europatik kanpora bidaiak egin zituen, Afrika iparraldera batez ere (1846, 1848 eta 1852); hango koloreak bere koadroetan azaldu zituen, eta memoria-liburu batzuk, Une année dans le Sahel (1858, Urte bete Sahelen) horien artean, idatzi zituen. Belgikara eta Holandara egin zuen bidaia baten ondorioz, Les Maîtres d´autrefois (1876, Garai bateko maisuak) idatzi zuen, arte-kritikari bikaina zela erakutsiz. Pintore gisa aintzat hartua bada ere, bere ospea Dominique obrari zor dio batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Fromentin Aldatu lotura Wikidatan