Claude Aveline

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugene Avtsine Aveline

Eugene Avtsine Aveline, Claude Aveline deitua, (Paris, 1901eko uztailaren 19a - 1992ko azaroaren 4a) frantses idazlea izan zen.

Eleberriak La vie de Philippe Denis (1930-1955, Philippe Denisen bizitza, trilogia), polizia-nobelak La double mort de Frédéric Belot (1932, Frédéric Beloten heriotza bikoitza), haurrentzako ipuinak, L´arbre tic-tac (1951, Tik-tak zuhaitza), poemak, Portrait de l´oiseau-qui-n´existe-pas (1961, Existitzen ez den txoriaren erretratua) idatzi zituen. Alemaniak Frantzia inbaditu ostean Bigarren Mundu Gerran, nazien aurkako erresistentziaren sortzaileetakoa izan zen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Aveline Aldatu lotura Wikidatan