Eugeni d'Ors
Eugenio d'Ors Rovira (Bartzelona, 1882ko irailaren 28a - Vilanova i la Geltrú, 1954ko irailaren 25a ) Kataluniako filosofo eta idazlea izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen Bartzelonan, Parisen eta Madrilen. XX. mendearen hasieran Katalunian sortu zen noucentisme kultura higikundearen teoriko nagusia izan zen. Haren lan aipagarriena artea, politika, literatura eta beste gai askori buruzko glosa, iruzkin, saiakera eta kontakizun-bilduma bat da (Glossari, 1906), geroago gaztelaniaz jarraitu zuena Nuevo glosario (1921-30) eta Novísimo glosario (1934-35) liburuetan. Xènius ezizenez izenpetu zituen lan asko. D´Orsek klasizismoaren proportzioa eta lainotasuna hobetsi zituen modernismoaren gehiegikeria dionisiakoaren aurrean. Kataluniako Mankomunitatean kargu batzuk izan ondoren (1917-20), katalanismoarekin hautsi eta espainiar zentralista baten alde egin zuen. 1927an Real Academia Españolako kide izendatu zuten, eta beste kargu batzuen artean, Madrilgo Unibertsitateko kulturaren historiako irakaslea (1933) eta Espainiako Institutuko idazkaria (1937) izan zen. D´Orsen teoria filosofikoa El secreto de la filosofía (1947) liburuan jasoa dago, eta arteari buruzko liburu nagusiak Tres horas en el museo del Prado (1922) eta Lo barroco (1936) ditu. Beste obra batzuk: La ben plantada (1911), Gualba la del mil veus (1935).
[aldatu] Lan hautatuak
[aldatu] Katalanez
- La fi d'Isidre Nonell, 1902 (eleberria)
- Gloses de quaresma, 1911
- La ben plantada, 1911
- Gualba la de mil veus, 1911
- Oceanografia del tedi, 1918
- La vall de Josafat, 1918
- Gloses de la vaga, 1919
[aldatu] Gaztelaniaz
- Estudios de arte (1932)
- Introducción a la vida angélica. Cartas a una soledad, 1939
- Novísimo glosario (1946)
- El secreto de la filosofía, 1947
- La verdadera historia de Lidia de Cadaqués, 1954
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.