Eugenio Arraiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Iruindar kulturgizon eta euskaltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eugenio Arraiza Vilella».

Eugenio Arraiza Rodríguez-Monte (Iruñea, 1936ko abuztuaren 14a - Iruñea, 2015eko abuztuaren 14a) nafar kultura-ikertzaile eta eragilea izan zen.[1] Zientzia Zehatzak eta Marrazki Artistikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954), eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Loiolan, Eliz Filosofia (1959-1961) eta Teologia (1964-1967) Deustuko Unibertsitatean ikasi zituen. 1973 eta 1974an Alcor argitaletxearekin eta Andalán aldizkariarekin lan egin zuen, eta ondoren Servicio de Información bibliográfica eta Librería IBI sortu zituen Zaragozan.

Apaizgoa utzita 1979an Iruñera itzuli eta euskara ikasi zuen Arturo Kanpion euskaltegian. Geroztik kulturgintzan jardun du eten gabe. [2] 1986tik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izan zen hainbat urtez, eta Ateneo Navarro elkarteko hainbat sailetako batzordekidea izan da. Eusko Ikaskuntzako Idazkaria izan da Nafarroan (1980-1993) eta 1996an Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako Lehendakariorde izendatu zuten, eta urte eta erdi eman zituen karguan.

2000 urtean, besteak beste, zeregin hauetan ziharduen: Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko lehendakariordea (1983tik aurrera), Euskalerria irratiaren jabe den Iruñeko Komunikabideak S.A.ko idazkaria (1984tik) eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko lehendakaria (1991tik aurrera).[3][4]

Arturo Kanpion euskaltegia eta Zaldiko Maldiko eta Bertsolarien Lagunak elkarteetako bultzatzailea eta Haur Kantari Txapelketaren sustatzailea izan zen urtetan. Karrikiri elkartearen sorreran ere izan zen.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, Eugenio Arraizaren 38 ekarpen bildu ditu. Horien artean artean liburu bat, 21 hitzaldi, 7 ikastaro eta 5 artikulu.[5]

Liburuak

  • Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea. Eduardo Jesús Apodaka Ostaikoetxea, Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar, Gaizka Aranguren Urrotz (UEU, 2007)
  • Memorias. Cerezas y Golondrinas - Pamplona 1936-1946 (Euskokultur Fundazioa, 2011)

Artikuluak

Erreferentziak