Eugène Delacroix
Ferdinand Victor Eugène Delacroix (Saint-Maurice, 1798ko apirilaren 26a – Paris, 1863ko abuztuaren 13a) Frantziako margolari erromantikoa izan zen. Delacroix-en kolorekada espresiboek eta argiaren efektu optikoei buruzko ikerketek eragin sakona izan zuten ondorengo inpresionisten gainean, eta bere exotismoarekiko zaletasunak mugimendu sinbolistari inspirazioa eman zion.
Ingresen bikaintasun neoklasikoaren aurrean, Delacroix-ek Rubens eta Veneziako Pizkundeko margolariak izan zituen eredu, irudien formak garbi taxutu ordez kolorea eta mugimendua nabarmenduz. Helduaroan bereizgarri ditu dramatismoa eta eduki erromantikoa margolanen gaia gisa. Hori dela eta, greziar eta erromatar arteen eredu klasikoak baztertu eta Iparraldeko Afrikara, exotismoaren bila, joan zen. Théodore Géricault-en laguna eta oinordeko espirituala, Lord Byronek ere eragina izan zuen bere baitan, maiz ekimen bortitzekoak ziren "ezinhobearen indarrekin" bat egiten baitzuten biek.
Galeria
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Delacroix |