Eukalipto urdin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Eukalipto urdina
Eucaliptus globulus
Eucaliptus globulus
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Angiosperma
Ordena: Myrtales
Familia: Myrtaceae
Generoa: Eucalyptus
Espeziea: Eucalyptus globulus

Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus) mirtazeoen familiako eta eukaliptoen generoko zuhaitza da, jatorriz Australia eta Tasmaniakoak.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Hosto iraunkorreko zuhaitz handia da eukaliptoa: 40 m garai izan daiteke.

[aldatu] Zurtoina – Azala

Enborra lodia eta zuzena da, eta azala leuna eta gris-berdexka ─zerrendatan askatzen da kanpoko geruza─.

[aldatu] Hostoak

Eukaliptoaren hosto gazteak aurkakoak eta eseriak dira; eta helduak, berriz, txandakatuak, peziolodunak, larrukarak eta lantza formakoak. Oso usaintsuak dira hosto guztiak.

[aldatu] Loreak

Neguan loratzen da eukaliptoa. Loreak ─zurixkak─ ginbail bakanetan sortzen dira.

[aldatu] Fruituak

Fruituak

Fruitua kono formakoa da; berde-urdinxka hasieran, eta arrea heltzean.

[aldatu] Habitata

Jatorriz, Australiakoa eta Tasmaniakoa da eukaliptoa. Klima epela eta hezea behar du eukaliptoak, eta kostaldean kultibatzen da Euskal Herrian.

[aldatu] Erabilera

Erleek eukaliptoen loreen nektarra biltzen dute eztia sortzeko. Eukaliptoaren zura horixka da, eta parketa fabrikatzeko erabiltzen da. Papera ere ekoizten da eukaliptoaren egurrarekin.

Hosto eta fruituen infusioak arnas aparatuko hanturak arintzeko erabiltzen dira. Zingiretan, garrantzi handia izaten dute eukaliptoek: inguruaren hezetasuna txikitu egiten dute ─ur asko behar dute eukaliptoek─, eta, horrela, intsektuen populazioak murriztu egiten dira, eta, bide batez, haiek sortutako gaixotasunak, malaria, kasu.

[aldatu] Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eukalipto urdin
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak