Euklidestar espazio
Wikipedia(e)tik
Euklidestar espazioa matematiketan espazio geometriko bat da zeinetan Euklidesen axiomak bete ahal diren. Zuzen erreala, planoa eta espazio tridimentsionala euklidestar espazioaren kasu bereziak dira, 1, 2 eta 3 dimentsiokoak hurrenez hurren. Euklidestar espazioan kontzeptu abstraktu hori dimentsio gehigarrietara eraman daiteke.
Euklidestar hitza erabiltzen da beste espazio mota batzuengandik bereizteko, adibidez espazio kurbatuak ez-euklidestar geometrian eta Einsteinen erlatibitatearen teorian. Euklidestar espazio batek n dimentsio izan ditzakeenez euklidestar espazio n-dimentsional deitu ohi zaio (
, edo
idatzia).