Euroeskualde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euroeskualdea delakoa europar politikan bi edo europar herrialde gehiagoen arteko mugaz gaindiko elkarlana ahalbideratzen duen egitura bat da. Euroeskualdeak normalki ez daude gobernu legegile edota gobernu erakunde bakar bati atxikiak, ez dute berezko botere legegilerik eta heuren eskumenak maiz tokian-tokiko edo eskualdeko gobernu edota agintaritzen menpe daude. Sarri mugaz gaindiko amankomunak diren interesak bultzatu eta mugen bi aldeetako biztaleen onuraren alde elkarlana sustatzeko tresna dira. Nahiz eta "euroeskualde" hitzak antzeko esanahia izan, ez dira Europako berezko eskualdeekin nahastu behar.

Euroeskualdeen zehaztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euroeskualdeak identifikatu ahal izateko Mugazgaindiko Europar Eskualdeen Elkarteak honako zehaztapen hauek ezartzen ditu [1]:

  • Estatuen mugaren bi aldeetako tokian-tokiko edo eskualdeetako elkartea, batzutan legebiltzarrean lortutako onespena dueparik;
  • Mugazgaindiko idazkaritza, talde teknikoa eta administratiboaz osatua dagoen eta berezko baliabideak dituen mugazgaindiko elkartea;
  • Berez, legalki pribatua da, mugaren bi alde banatako diru irabazi asmorik gabeko elkarte edo fundazioetan oinarritua, alde bakoitzeko lege araudiari atxikia dagoelarik;
  • Berez, legalki pribatua, estatuen arteko akordioetan oinarritua, eta batez ere, eskualdeetako agintaritzen partaidetzan oinarritua.

"Euroeskualdea" legedi marku jakin bati lotzea zaila da, hauek estatuen mugei muzin eginez lan egiten baidute, eta baldintza gainera ezaugarri batzuk estatu edo herrialde batetik bestera asko aldatzen baitira.

Izendapen arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euroeskualdeak izendatzeko araudia euroeskualde motak bezain anitza da. Euroeskualdeak deitzeko leku bakoitzeko hizkuntza ofizialen izendapenek honako hitzak erabili ohi dituzte: euregio, euregion, euroregion, europaregion, euroregiune, grand region, regio edo council.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]