Euronext

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruselako burtsa

Euronext N. V., egoitza Amsterdamen duen Europa osoko burtsa bat da. 2000ko irailak 22an sortu zen, Parisko burtsa, Amsterdameko burtsa eta Bruselako burtsaren arteko fusio baten ondorioz eratutako burtsa bezala. Hiru hauei, ondoren, beste burtsa batzuk batu zitzaizkien. Belgika, Frantzia, Herbehereak, Portugal eta Erresuma Batuan du ordezkaritza.

Euronext, 2002an hazi zen, BVLPren sarrerarekin (Lisboa eta Oportoko burtsa) eta LIFFErenarekin (London International Financial Futures and Options Exchange, Londresko Etorkizun eta Opzioen Nazioarteko Merkatua).

Euronext merkatua, akzio, bonu eta finantza deribatuen negoziaketen lehen merkatu bateratu europarra da.

Egitura

Euronext Amsterdam merkatua, Merkatu Ofizialean eta Euro NMn banatzen da. Merkatu ofizialean, 225 herbeheretar konpainiek kotizatzen dute, baita atzerriko 140k eta 220 inbertsio instituziok ere. Euro NM merkatua, hazkuntza handiko enpresa berritzaileentzako da. 2007an, NYSE amerikarrarekin batera, munduko burtsa konpainiarik handiena sortu zuen: NYSE Euronext, egoitza New Yorken duena.

Europan, honako hauek osatzen dute:

  • Euronext Amsterdam (Amsterdameko burtsa)
  • Euronext Brussels (Bruselako burtsa)
  • Euronext Paris (Parisko burtsa)
  • Euronext Lisbon (Lisboa eta Oportoko burtsa)
  • Euronext liffe (London International Financial Futures and Options Exchange)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euronext Aldatu lotura Wikidatan