Europa (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Europaren bahiketa, Tiziano, ca. 1560 (Isabella Stewart Gardner Museoa) Boston).

Greziar mitologian, Europa (antzinako grekoa: Εὐρώπη, Eúrṓpē), Tiroko emakume feniziar bat zen, Europa kontinenteari bere izena emango ziona.

Europari buruzko bi mito daude greziar mitologian. Baten arabera, Zeus jainkoak, zezen bihurturik, Europa limurtu zuen, eta Kretara eraman; orduan, Zeusek bere jainkotasuna azaldu zion, eta Europa Kretako lehenengo erregina bilakatu zen. Beste mito baten arabera (Herodoto Halikarnasokoaren arabera), berriz, minostarrek bahitu eta Kretara eraman zuten.

Iturrien arabera, datuak ez dira beti berdinak, baina puntu batzuetan bat datoz: Europa feniziarra zen, eta haren leinuaren jatorrian Io printzesa mitikoa zegoena. Bestela, Agenor feniziar erregearen eta Tiro hiriko Telefasa erreginaren alaba zela ageri da iturrietan. Iliadan, berriz, Agenorren semearen alaba zela ageri da. Bi anaia zituen: Kadmo (berarekin eraman zuen alfabeto grekoa Greziara) eta Zilix, Zilizia eskualdeari izena eman ziona.

Kretara iritsitakoan, Zeusengandik hiru seme izan zituen: Minos, Radamantis eta Sarpedon.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europa (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]