Europako Agiri Bakuna

Wikipedia(e)tik
Europako Akta Bakarra» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Europako Agiri Bakuna[1] Erromako Itunari egindako lehenengo zuzenketa garrantzitsuena izan zen. 1986ko otsailaren 17an sinatu zen Luxemburgen eta otsailaren 28an Hagan (Herbehereak). 1987ko uztailaren 1ean indarrean sartu zen.

1980ko hamarkadaren hasieran, Erkidegoko estatuek merkatu bakarra sortzea urrun ikusten zuten. Merkatari eta politikariek merkatu bakar hori sortzeko beharra ikusten zuten, horretarako herrialdeen arteko merkataritza arautzen zuten legeak harmonizatuz. Helburu hori lortzeko osatutako batzorde berezi batek ateratako ondorioak izan ziren geroago Agiri Bakunean jarriko ziren erabakiak. Merkatu hori 1992rako sortu beharra ezarri zuten.

Agiri Bakunaren helburua herrialdeen arteko mugak gutxitzea eta merkataritza erraztea zen. Horrela EEEren lehiakortasuna hobetzeko. Erkidegoa garai hartan 12 estatuk osatzen zuten (hasierako seiei Irlanda, Erresuma Batua, Danimarka, Grezia, Espainia eta Portugal gehitu zitzaizkien) eta eraginkortasuna bermatzeko Gehiengo kualifikatuaren sistema alor gehiagotara zabaldu zen, aho batez erabaki beharreko alor kopurua gutxituz. Europako Parlamentuari ere indar gehiago eman zitzaion eta Europako Kooperazio Politikoa sortu zen, geroago Europar Batasunaren Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratuaren aurrekaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]