Europako Aliantza Askea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Europako Aliantza Librea Europa mailako alderdien federazio bat da. Bertako alderdiak estaturik gabeko herri eta nazioetakoak dira, eta beraien herrientzat independentzia edo, gutxienez, autonomia maila altua eta garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra lortu nahi dituzte. Era berean, autodeterminazio eskubidea, giza-eskubideak eta demokrazia parlamentarioa defendatzen dituzte.

Europako Parlamentuan Berdeekin batera lan egiten dute, Berdeak-Europako Aliantza Librea taldearen baitan.

Alderdi kideak

2015ean, hau zen alderdi federatuen zerrenda: [1]

Egungo estatua Alderdia Herria/Nazioa
Alemania Bavariako Alderdia Bavaria
Alemania De Freesen Frisiarrak
Alemania Sorabiarren Alderdi Popularra Sorabiarrak
Alemania SSW Daniarrak, Frisiarrak
Austria Enotna Lista Esloveniarrak
Belgika Nieuw-Vlaamse Alliantie Flandria
Bulgaria OMO Ilinden Pirin Mazedoniarrak
Danimarka Scheleswigsche Partei Alemaniarrak
Errumania Transilvaniako Alderdi Popular Hungariarra Hungariarrak
Eslobakia Elkarte demokrata-kristau hungariarra Hungariarrak
Erresuma Batua Mebyon Kernow Kornualles
Erresuma Batua Plaid Cymru Gales
Erresuma Batua SNP Eskozia
Erresuma Batua Yorkshire First Yorkshire
Espainia Aralar Euskal Herria
Espainia/ Frantzia Eusko Alkartasuna Euskal Herria
Espainia/ Frantzia Esquerra Republicana de Catalunya Herrialde Katalanak
Espainia Partit Socialista de Mallorca Herrialde Katalanak
Espainia Bloc Nacionalista Valencià Herrialde Katalanak
Espainia Chunta Aragonesista Aragoi
Espainia Bloque Nacionalista Galego Galiza
Finlandia Ålands Framtid Aland
Frantzia Mouvement Région Savoie Savoia
Frantzia Partit Occitan Okzitania
Frantzia Partitu di a Nazione Corsa Korsika
Frantzia Union Démocratique Bretonne Bretainia
Frantzia Unser Land Alsazia
Frantzia Unitat Catalana Herrialde Katalanak
Grezia Vinozhito Rainbow Party Mazedoniarrak
Herbehereak Frisiako Alderdi Nazionala Frisia
Italia Süd-Tiroler Freiheit Hego Tirol
Italia Liga Veneta Repubblica Veneto
Italia Partido Sardo d'Azione Sardinia
Italia Slovenska Skupnost Esloveniarrak
Italia Autonomie Liberté Participation Écologie Aosta Harana
Kroazia Lista Za Rijeku Rijeka
Polonia Silesiako Batzar Autonomista Silesiarrak
Txekia Moravane Moravia

Behatzaile izaera duten alderdiak

Txekiar Errepublika Moravian Democratic Party Moravia
Errumania Liga Transilvania - Banat Transilvania
Espainia Bloc Nacionalista Valencià Valentzia
Eslovakia Hungarian Federalist Party Hungariarrak

Erreferentziak

  1. European Free Alliance: Member Parties 2015eko maiatzan eguneratuta

Kanpo loturak