Europako Diru Sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Europako Diru Sistema (EDS)[1] Europar Batasunean diru egonkortasuna eta finantza kooperazioa ezartzea helburua zuen sistema izan zen. EDS 1979ko martxoan hasi zen Bretton Woodseko akordioen gelditze eta 1970eko hamarkadako kanbio-tasen gorabeheren kontra egiteko. Helburu hirukoitza zuen:

  • egonkortasun ekonomikoa lortzea.
  • EBko ekonomien elkarren mendekotasunak gainditzea.
  • Epe luzeran diru-integrazio prozesuan laguntzea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an eratu zen truke tasa sistema, 1979ko martxoaren 13an jarri zena indarrean. Sistemarekin batera ecu (European Currency Unit) kontu banako ofiziala sortu zen. Ecua-ren balioa Europako Diru Sistemako diru bakoitzetik halako kopuru jakin bat jarriz zehaztu zen; kopuru hori herri bakoitzaren BPGren eta Elkarteko merkataritzan zeukan pisuaren arabera finkatzen zen. Europako Diru Sistema truke tasa finkoko sistema gisa sortu zen; alegia, sistema horren bidez Europako Erkidegoko herrialdeen arteko diruen truke tasak finkoak lirateke. Sisteman, ordea, trukeentzako ±% 2,25eko aldaketa tarte estua ezarri zen. Hortaz, Europako Diru Sistemako herrietako banku zentralek gogor ahalegindu behar zuten beren dirua muga horren barruan egon zedin, eta elkartearen finantza baliabideak ere balia zitzaketen, ezinean bazebiltzan. Europako Diru Sistemak, gainera, aurreikusten zuen diruen truke tasak aldatzea ere (alegia, balio gutxitzeak eta balio gehitzeak), nazioarteko merkataritzak beste aukerarik uzten ez bazuen. Europar Batasunaren Ituna edo Maastrichteko Ituna onartu ostean, 1992-93 aldian, Europako diru truke eta finantza merkatuetako nahasketek oso egoera txarra sortu zuten Europako Diru Sisteman. Horrek Europako diru batzuen balio gutxitze handia ekarri zuen (pezetarena hiru aldiz), eta are libra esterlina eta lira Europako Diru Sistematik irtetea. Finantza “ekaitza” horiek zirela eta, Europako Diru Sistemaren aldaketa tartea ±% 2,25eko tarte estutik ±% 15eko tartera zabaldu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.