Europako mendiak
Wikipedia(e)tik
(Europako Mendiaktik berbideratua)
Europako mendiak[1] (gaztelaniaz: Picos de Europa; asturieraz: Picos d'Europa) Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kare harri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako mendietako parke naturala mendilerroaren barnean dago.
Mendirik altuena "Torre de Cerredo" da 2.648 metrorekin, 2.400 metro inguruko mendi ugari dago. Gune isolatuetan hartz eta otso talde bakan batzuk daude. Horrez gain, ardi, behi eta txerri bakanen batzuk ikus daitezke. Cabraleseko gazta famatua da gune hontan.
[aldatu] Geografia
Europako mendiak hiru mendigunetan banatzen dira:
- Ekialdekoa edo Andara
- Morra Lechugales (2.444 m)
- Erdialdekoa edo Urrieles
- Torre Cerredo (2.650 m)
- Picu Urriellu (2.519 m)
- Torre Llambrion (2.642 m)
- Mendebaldekoa edo Cornión
- Ordiales
- Peña Santa (2.596 m)
- Torre Santa Maria (2.486 m)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Europako mendiak.
- (Gaztelaniaz) Europako mendietan egin daitezkeen aktibiteak.