European China Center

Wikipedia, Entziklopedia askea

European China Center (txinera sinplifikatuz:中国欧洲中心), Herbehereetako Rotterdam hirian 2010ean eraikitzen hasi zen erabilera anitzeko egitasmoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin multzoa hiriaren erdigunetik hegoaldera altxatuko da. Txina eta Herbehereetako ekonomia eta kulturak batu nahi dituen egitasmoa da. Horrez gain, Txinako enpresak herrialdean inbertsio handiagoak egiteko bulegoak bertan ezartzea nahi da.

Guztira hiru eraikin altxatuko dira, etxebizitza, bulego, hotel eta merkataritza gune bat. Merkataritza gunean denda holandarrak eta txinatarrak elkartuko dira.

Egitasmoa Vastgoed holandarrak eta Shanghai Construction Group txinatarrak sorturiko enpresak eraikiko du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.