Eurovision Abesti Txapelketa
Eurovision Abesti Txapelketa edo Eurovision (ingelesez Eurovision Song Contest, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero, azkenaldian maiatzero, ospatzen den Europa mailako kanta txapelketa da. Bertan Europa osoko herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Hauek Europako Irrati-difusio Batasunaren partaide dira, eta erakunde honen bidez antolatzen da txapelketa. Europa osorako pentsaturiko telebista saio bakarrenetarikoa da kirol txapelketez gain. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, Australian bereziki jarraipen nabarmena duelarik. Internet bidez ere jarraitu daiteke.
Eduki-taula |
Garaileak urtez-urte [aldatu]
| Urtea | Ospakizun hiria | Herrialde irabazlea | Abestia | Abeslea/Taldea |
|---|---|---|---|---|
| 1956 | Refrain | Lys Assia | ||
| 1957 | Net als toen | Corry Brokken | ||
| 1958 | Dors mon amour | André Claveau | ||
| 1959 | Een beetje | Teddy Scholten | ||
| 1960 | Tom Pillibi | Jacqueline Boyer | ||
| 1961 | Nous les amoureux | Jean-Claude Pascal | ||
| 1962 | Un premier amour | Isabelle Aubret | ||
| 1963 | Dansevise | Grethe & Jørgen Ingmann | ||
| 1964 | Non ho l'età | Gigliola Cinquetti | ||
| 1965 | Poupée de cire, poupée de son | France Gall | ||
| 1966 | Merci Chérie | Udo Jürgens | ||
| 1967 | Puppet On A String | Sandie Shaw | ||
| 1968 | La, la, la... | Massiel | ||
| 1969 | Boom Bang-A-Bang | Lulu | ||
| Vivo cantando | Salomé | |||
| Un jour, un enfant | Frida Boccara | |||
| De troubadour | Lennie Kuhr | |||
| 1970 | All Kinds of Everything | Dana | ||
| 1971 | Un banc, un arbre, une rue | Séverine | ||
| 1972 | Après toi | Vicky Leandros | ||
| 1973 | Tu te reconnaitras | Anne-Marie David | ||
| 1974 | Waterloo | ABBA | ||
| 1975 | Ding-a-dong | Teach-In | ||
| 1976 | Save Your Kisses For Me | Brotherhood of Man | ||
| 1977 | L'oiseau et l'enfant | Marie Myriam | ||
| 1978 | A-Ba-Ni-Bi | Izhar Cohen & The Alphabeta | ||
| 1979 | Hallelujah | Gali Atari & Milk and Honey | ||
| 1980 | What's Another Year? | Johnny Logan | ||
| 1981 | Making Your Mind Up | Bucks Fizz | ||
| 1982 | Ein bißchen Frieden | Nicole | ||
| 1983 | Si la vie est cadeau | Corinne Hermes | ||
| 1984 | Diggi-Loo Diggi-Ley | Herreys | ||
| 1985 | La det swinge | Bobbysocks | ||
| 1986 | J'aime la vie | Sandra Kim | ||
| 1987 | Hold Me Now | Johnny Logan | ||
| 1988 | Ne partez pas sans moi | Céline Dion | ||
| 1989 | Rock Me | Riva | ||
| 1990 | Insieme: 1992 | Toto Cutugno | ||
| 1991 | Fångad av en stormvind | Carola | ||
| 1992 | Why Me? | Linda Martin | ||
| 1993 | In Your Eyes | Niamh Kavanagh | ||
| 1994 | Rock 'n' Roll Kids | Paul Harrington & Charlie McGettigan | ||
| 1995 | Nocturne | Secret Garden | ||
| 1996 | The Voice | Eimear Quinn | ||
| 1997 | Love Shine A Light | Katrina & The Waves | ||
| 1998 | Diva | Dana International | ||
| 1999 | Take Me To Your Heaven | Charlotte Perrelli | ||
| 2000 | Fly On The Wings Of Love | Olsen Brothers | ||
| 2001 | Everybody | Tanel Padar, Dave Benton & 2XL | ||
| 2002 | I Wanna | Marie N | ||
| 2003 | Every Way That I Can | Sertab Erener | ||
| 2004 | Wild Dances | Ruslana | ||
| 2005 | My Number One | Helena Paparizou | ||
| 2006 | Hard Rock Hallelujah | Lordi | ||
| 2007 | Molitva | Marija Šerifović | ||
| 2008 | Believe | Dima Bilan | ||
| 2009 | Fairytale | Alexander Rybak | ||
| 2010 | Satellite | Lena Meyer-Landrut | ||
| 2011 | Running Scared | Ell & Nikki | ||
| 2012 | Euphoria | Loreen | ||
| 2013 | - | - | - |
Oharra: 1969an 4 herrialdek puntu kopuru berdina lortu zuten, eta garaian berdinketa deuseztatzeko araurik ez zegoenez, laurak garaile izendatu zituzten.
Garaipen kopurua herrialdeka [aldatu]
Irlanda: 7 (1970, 1980, 1987, 1992, 1993, 1994, 1996)
Frantzia: 5 (1958, 1960, 1962, 1969, 1977)
Luxenburgo: 5 (1961, 1965, 1972, 1973, 1983)
Erresuma Batua: 5 (1967, 1969, 1976, 1981, 1997)
Suedia: 5 (1974, 1984, 1991, 1999, 2012)
Herbehereak: 4 (1957, 1959, 1969, 1975)
Israel: 3 (1978, 1979, 1998)
Norvegia: 3 (1985, 1995, 2009)
Espainia: 2 (1968, 1969)
Suitza: 2 (1956, 1988)
Italia: 2 (1964, 1990)
Danimarka: 2 (1963, 2000)
Alemania: 2 (1982*, 2010)
Austria: 1 (1966)
Monako: 1 (1971)
Belgika: 1 (1986)
Jugoslavia: 1 (1989)
Estonia: 1 (2001)
Letonia: 1 (2002)
Turkia: 1 (2003)
Ukraina: 1 (2004)
Grezia: 1 (2005)
Finlandia: 1 (2006)
Serbia: 1 (2007)
Errusia: 1 (2008)
Azerbaijan: 1 (2011)
Oharrak:
* Mendebaldeko Alemania
Elkarbanatutako garaipenak letra etzanaz
Arauak eta mekanika [aldatu]
Partaide kopurua [aldatu]
1956an ospaturiko lehen edizioan herrialde bakoitzak bi kanta aurkeztu zitzakeen, baina bigarren ediziotik hasita herrialde partaideen zenbakia hasi zen heinean, herrialde bakoitzak kanta bat bakarrik aurkeztu dezake. 1990. hamarkadatik aurrera, aldaketa politikoen ondorioz, Europa ekialdeko herrialde gehienek parte hartzeko interesa adierazi zuten, gau bakar baterako partaide kopurua handiegia izanik. Hori zela eta, partaide kopurua bakoitzak aurreko urteetan lortutako emaitzen arabera murriztea erabaki zen, emaitza txarrak lortutako herrialdeak kanpoan utziz. Hala ere, 2004 urtean parte hartu nahi zuten herrialde kopurua hain handia zen non txapelketa bi gauetan banandu behar izan zen denei lekua emateko: finalaurrekoa eta finala. Europa mendebaldeko herrialdeak sistemak ekialdeko herrialdeak laguntzen dituela kexu dira haien kopuru handiagoa dela eta, eta horregatik 2008an sistema berriz aldatzea erabaki zen, bi finalerdirekin. Finalerdi bakoitzetik hamar herrialde pasa daitezke final handira. Horrez gain, herrialde antolatzailea (normalean aurreko urteko irabazlea) eta Big 5 delako herrialdeak (Alemania, Espainia, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia) finalerako zuzenki sailkatuak daude, azken bost hauek parte hartzeko egin behar duten ekarpen ekonomiko handiagoagatik.
2008an partaide kopurua inoiz baino handiagoa izan zen 43 partaiderekin. Azerbaijan eta San Marinok lehen aldiz hartu zuten parte, Austriak lehiaketa utzi egin zuen bitartean botazio sistemaren kexu. 2011an parekatuko zen 2008ko partaide kopurua, Italia, Austria, San Marino eta Hungaria bueltatu ostean.
Irabazlearen hautaketa [aldatu]
Urteetan zehar sistema ezberdinak erabili dira garailea hautatzeko. 1975. urtetik aurrera irabazlea herrialde guztien artean erabakitzen da: bakoitzak lehiakideen artean 12 puntu ematen dizkio gustukoenari, 10 puntu bigarren gustukoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman arte hamargarren gustukoenari. Herrialdeek ezin dizkiote punturik eman bere buruari.
1997 arte puntu hauek herrialde bakoitzeko epaimahai batek ematen zituen, baina urte hartan zenbait herrialdetan ikusleen esku utzi zen puntuen banaketa telefono bidezko botoen bitartez. Gaur egun herrialde guztiek erabili behar dute telefono eta SMS bidezko botoa, baina 2009tik hasita, telefono bidezko botoari musika munduan lanean ari den epaimahai baten botoa gehitzen zaio, honek puntuen %50ean eragina duelarik.
Arau orokorrak [aldatu]
- Ordezkapen bakoitzeko gehienez 6 pertsona egon daitezke eszenatokian.
- Partaide guztiek gutxienez 16 urte beteta izan behar dituzte txapelketari dagokion urteko abenduak 31an.
- Herrialde bakoitzeko ordezkariek ez daukate zertan lekukoak izan behar, edozein nazionalitate eduki dezaketelarik.
- Abestiek gehienez 3 minutu iraun dezakete.
- Abestietako ahots guztiak zuzenean kantatu behar dira.
- Aurkeztutako kantak ezin dira argitaratu txapelketaz aurreko irailak 1 baino lehen.
- Abestiek ezin dituzte mezu politiko edo iraingarriak jaso olerkietan.
Hizkuntzak [aldatu]
Hasiera batean ez zegoen araurik herrialde bakoitzak zein hizkuntzatan abestu behar zuen esaten zuenik, baina Suediak 1965ean ingelesez kantatu zuenez, herrialde bakoitza bere hizkuntza ofizial batean abestera behartu zen. 1973-1976 urte bitartean arau hau ez zen indarrean egon, eta 1999tik aurrera ere ez. Horrela, azken urteotan ordezkapen gehienek ingelesez abesten dute, beste batzuek hizkuntza ezberdinak nahasten dituzten bitartean.
Kritikak [aldatu]
Lehiaketak kritika ugari jasotzen ditu bai musikaren kalitate ikuspuntutik eta bai politikak sailkapenean omen duen eraginagatik.
Musikari dagokionez, abesti partaide gehienak pop erraz eta itsaskorrenetik ateratzen ez direla leporatzen zaio lehiaketari, izan ere herrialde oso ezberdinetako ikusleen oniritzia lortzea dute helburu. Askotan hala nola deigarritasuna lortzeko musikarekin zerikusirik ez duten antzezpenak edo trikimailu ikusgarriak erabiltzea ere egotzi zaie partaideei.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Esctoday, albiste eta zaleen webgunea
- (Ingelesez) Diggiloo, historiako partaide guztien datu-basea
- Eurovision Song Contest