Euskadi Irratia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manu Etxezortu, Faktoria irratsaioaren esataria

Euskadi Irratia euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen irrati katea da eta EiTB komunikazio talde publikoarena da. 1982ko azaroaren 23an igortzen hasi ziren.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1946ko abenduaren 21ean hasi ziren emititzen Mugerre herritik (Lapurdi), erbestetik, orduko Eusko Jaurlaritzak abiaturik "Radio Euzkadi, la Voz de la Resistencia Vasca" izenarekin. Bulego nagusiak Donibane Lohizunen zortzi urtez egon ziren, 1954an bortxaz eta Francoren presioengatik itxi zituzten arte.

Bederatzi urte igaro ondoren, 1965eko uztailaren 10ean ekin zioten emisioari berriro, orduan Caracasetik (Venezuela). Hegoamerikako herrialde hartan segitu izan zuten 1977 arte.

[aldatu] Esatariak

Kateko irrati esatari ezagunen artean, Arantxa Iturbe, Manu Etxezortu, Beatriz Zabaleta, Arantza Kalzada, Maite Artola edo Txetxu Urbieta ditugu.

[aldatu] Gaur egungo irratsaioak

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak