Euskadi Irratia
Euskadi Irratia euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen irrati katea da eta EiTB komunikazio talde publikoarena da. 1982ko azaroaren 23an igortzen hasi ziren.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1946ko abenduaren 21ean hasi ziren emititzen Mugerre herritik (Lapurdi), erbestetik, orduko Eusko Jaurlaritzak abiaturik "Radio Euzkadi, la Voz de la Resistencia Vasca" izenarekin. Bulego nagusiak Donibane Lohizunen zortzi urtez egon ziren, 1954an bortxaz eta Francoren presioengatik itxi zituzten arte.
Bederatzi urte igaro ondoren, 1965eko uztailaren 10ean ekin zioten emisioari berriro, orduan Caracasetik (Venezuela). Hegoamerikako herrialde hartan segitu izan zuten 1977 arte.
[aldatu] Esatariak
Kateko irrati esatari ezagunen artean, Arantxa Iturbe, Manu Etxezortu, Beatriz Zabaleta, Arantza Kalzada, Maite Artola edo Txetxu Urbieta ditugu.
[aldatu] Gaur egungo irratsaioak
- "Faktoria".
- "Goizak gaur".
- "Mezularia".
- "Hiru Erregeen Mahaia".
- "Musikaren eraginpean".
- "Amarauna".
- "Oilategia".
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Euskadi Irratiaren webgune ofiziala
- (Euskaraz) Euskadi Irratiaren programazioa
| Artikulu hau Euskal Herriari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |