Euskal Herriaren banaketa administratiboa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurraldeen banaketa eskematikoa:
██ Euskal Autonomia Erkidegoa + Trebiñu + Turtzioz ██ Nafarroako Foru Erkidegoa ██ Euskal Hirigune Elkargoa

Euskal Herriaren banaketa administratiboa aztertzean, lehenik eta behin kontuan hartu beharrekoa da Euskal Herria bi Estaturen zati dela, eta Estatu horien barruan bost administrazio esparrutan banatuta dagoela.

Frantziar Estatuaren legepeko eremua, Ipar Euskal Herria edo Iparraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herria

Frantziak duen banaketa administratiboa departamenduena da. Euskal Herriak hiru herrialde ditu Frantses Estatuan (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa), 2017az geroztik Euskal Hirigune Elkargoa eratuta, Pirinio Atlantikoen departamenduaren barruan (Frantziako 64. departamendua).

Paue da departamenduko hiriburua, bai eta Bearnoko hiriburua ere. Euskal Hirigune Elkargoaren hiriburua, berriz, Baiona da, elkargoko hiri jendetsuena.

Pirinio Atlantikoetako departamendua Akitania Berriko eskualdean dago kokatuta (hiriburua: Bordele), eta gai asko han erabakitzen dira.

Ipar Euskal Herria hiru herrialdek osatzen dute:

Lapurdi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lapurdi»

Lapurdi mendebaldean dagoen herrialdea da. Baiona du hiriburu, eta kantonamendu hauek ditu bere barnean: Angelu Hegoaldea, Angelu Iparraldea, Baiona, Bastida, Bidaxune, Donibane Lohizune, Ezpeleta, Hazparne, Hendaia, Hiriburu, Biarritz eta Uztaritze.

Nafarroa Beherea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Beherea»

Nafarroa Beherea —lagunarteko hizkeran, Baxenabarre— Ipar Euskal Herriaren erdian kokatutako herrialdea da. Donibane Garazi du hiriburua. Historikoki, Nafarroako merindade bat da Nafarroa Beherea; abertzaleek maiz bosgarren merindadea deitzen diote, Nafarroa Garaiko lau merindadeen atzetik zenbatuta.

Bere barnean ditu kantonamendu hauek: Baigorri, Bastida, Bidaxune, Donapaleu, Donibane Garazi, Hazparne eta Iholdi. Administraziorako, Baiona du hiriburu.

Zuberoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zuberoa»

Zuberoabertako euskalkian, Xiberua edo Xiberoa— herrialde guztietan txikiena eta biztanle gutxienekoa da. Administrazio zerbitzuak Oloroe-Donamarian daude; herri hori ez dago Euskal Herrian, Bearnon baizik. Maule-Lextarre da Zuberoako hiriburua. Zuberoak bi kantonamendu ditu bere barnean: Atharratze-Sorholüze eta Maule-Lextarre.

Horretaz gain, Zuberoatik ekialdera dauden zenbait herrik —adibidez, Eskiulak— euskaldun anitz dute; horietan pastoralak ere egiten dira, eta zubereraz hitz egiten da.

Espainiar Estatuaren legepeko eremua, Hego Euskal Herria edo Hegoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herria

Espainiaren barruan lau euskal herrialde daude:

Hala ere lau herrialde horiek ez daude unitate administratibo berean. Gainera Arabaren barruan dagoen Trebiñu eta Bizkaiaren barnean dagoen Villaverde Turtzioz ere aipatu behar dira, lehenak Gaztela eta Leonek administratzen baitu eta bigarrena Kantabriak.

Sailkapena, beraz, horrelakoa litzateke:

Euskal Autonomia Erkidegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) hiru foru lurralde ditu bere baitan. Hiriburua Gasteiz da.

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Araba»

Arabako foru lurraldea EAEren barruan dago, baina bere barnean dagoen Trebiñuko barrendegia Gaztela eta Leongo erkidegoari dagokio. Hiriburua Gasteiz da.

Zazpi Kuadrilla edo eskualdetan zatitzen da: Agurain, Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Gasteiz, Mendialdea, eta Zuia-Gorbeialdea.

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaia»

Bizkaia hiru foru lurraldeetan handiena da. Bere hiriburua Bilbo da. Karrantzako eskualdean Villaverde Turtziozko barrendegia dago, Kantabriaren barnean kokatzen dena.

Gainera Bizkaiak hainbat eskualde ditu: Arratia, Bilbo Handia, Busturialdea Durangaldea, Enkarterri, Lea-Artibai, Meatzaldea, Mungialdea, Nerbioi ibarra, Txorierri eta Uribe Kosta.

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoa»

Gipuzkoako lur guztiak EAEk administratzen ditu. Hiriburua Donostia da. Bere barnean hainbat eskualde daude euretariko bakoitzak unitate administratibo moduan funtzionatzen duelarik: Bidasoaldea, Debabarrena, Debagoiena, Donostialdea, Goierri, Oiartzualdea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta.

Nafarroako Foru Erkidegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Foru Erkidegoa»

Nafarroako Foru Erkidegoak Nafarroa Garaiko herrialdea barne hartzen du. Euskal Herriko lurralderik handiena da hedaduraz, eta hiriburua Iruñea da. Abertzaleek Iruñea dute Euskal Herri osoko hiriburutzat.

Nafarroa Garaia merindadeetan banatzen da. Bost merindade ditu: Lizarra, Erriberri, Iruñea, Zangoza eta Tutera.

Bestelako lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebiñuko barrendegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebiñuko barrendegia Arabaren barruan dagoen, baina ofizialki Gaztela eta Leongo barrendegia da. Bere hiriburu administratiboa Burgos litzateke. Bere barnean bi udalerri hartzen ditu: Trebiñu eta Argantzon.

Villaverde Turtzioz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villaverde Turtzioz Bizkaiaren barruan kokatu baina Kantabriako barrendegia da. Bere hiriburu administratiboa Santander litzateke. Bere barnean udalerri bakarra hartzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]