Euskal-Erria elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal-Erria elkartea
Presidentea Fidel Sagarminaga
Ramon de la Sota
Sorrera 1888
Desegitea 1898-1899
Egoitza nagusia Bilbo
Ideologia politikoa Foruzaletasuna

Euskal-Erria edo Euskalerria XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran Bilbon egoitza izan zuen elkarte foruzale liberal bat izan zen. Bere ibilbide laburrean foruzaletasun liberaletik euskal abertzaletasunara jauzi egin zuen, gerora EAJ alderdia izango zena osatzeko garrantzi handia izan zuelarik, bai eta 1916an sortu zen Comunión Nacionalista Vasca alderdian ere.

[aldatu] Historia

1888an Fidel Sagarminagak bizkaitar foruzaleak sortu zuen, horretarako berak aurretik sortutako Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia oinarritzat hartu zuen. Euskal-Erria elkarteko lehenbiziko presidentea Sagarminaga izan zen.

Behin 1894an Sagarminaga hil eta gero, Euskal-Erria elkarteko presidente berria Ramón de la Sota izan zen.[1] Honek, Euskal-Erria elkartea Sabin Arana eta pentsamolde abertzalera hurbildu zituen, aurreko foruzaletasuna euskal nazionalismoarengatik ordezkatuz.

1898an Euskal-Erria elkartea Bizkai Buru Batzar alderdi abertzalearekin elkartu zen, elkarte foruzaleko kideak Ramon de la Sota buru zutelarik alderdi abertzalera iragan zirelarik. 1899an Bilbon bi erakundeetako kideek lehenbiziko Euskal Zentrua (Centro Vasco) delakoa ireki zuten.

Euskal-Erria elkarteko honetako kide gehienak lanbide liberaletako jendea zen: enpresaburuak, arkitektoak, medikuak eta abokatuak ziren, hortaz ekonomikoki euskal abertzaletasunari laguntza edo babes handia eman zieten jendea.

XX. mendean Ramon de la Sota enpresaburua euskal abertzaletasunaren bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen, 1918an EAJ ordezkatuz Espainiako Gorteetako diputatu izan zelarik.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Fidel Sagarminaga Epalza. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak