Euskal etxeak

Wikipedia(e)tik
Euskal Etxe» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau euskal diasporako egoitzei buruzkoa da; euskal estiloko etxea gaitzat duena beste hau da: Euskal estiloko arkitektura

Euskal etxeak edo eusko etxeak euskal diasporako euskal herritarrak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: euskara eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.

Munduan zehar 150 euskal etxetik gora dago.[1] Gehienak Argentinan daude (62 etxe), eta Buenos Aires aldean hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate honekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogehita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak hauek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru hauek handiagoak izan daitezkeela uste da.

Espainiako Estatuan hamar euskal etxe daude, eta Frantziakoan bi zentro.

Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.

Eduki-taula

Euskal etxeak herrialdeka [aldatu]

Alemania (2) [aldatu]

Andorra (1) [aldatu]

Ameriketako Estatu Batuak (44) [aldatu]

Argentina (85) [aldatu]

Australia (3) [aldatu]

Brasil (2) [aldatu]

Dominikar Errepublika (1) [aldatu]

  • Casa Vasca Euskal Etxea de Sto Domingo, Santo Domingo

El Salvador (1) [aldatu]

  • Centro Vasco de El Salvador Euskal Etxea, San Salvador

Erresuma Batua (3) [aldatu]

Espainia (11) [aldatu]

Frantzia (7) [aldatu]

Italia (1) [aldatu]

Japonia (1) [aldatu]

Tokyo-ko Euskal Etxea, Tokio

Kanada (2) [aldatu]

Katalunia [aldatu]

Kolonbia (1) [aldatu]

  • Fundación Centro Vasco Euskal Etxea, Bogotá

Kuba (1) [aldatu]

  • Asociación Vasco Navarra de Beneficencia, Habana

Mexiko (3) [aldatu]

Paraguai (1) [aldatu]

  • Euskal Etxea Jasone, Asunción

Peru (7) [aldatu]

  • Euskal Etxea de Lima, Lima
  • Asociación Civil Cutural Virgen del Juncal, Urubamba, Kuzko
  • Euzko Etxea Lima, Barranco, Lima
  • Cofradía de Nuestra Señora de Arantzazu de Lima, Euzko Etxea Lima, Santiago de Surco, Lima
  • Ilustre Hermandad Vascongada de Nuestra Señora de Arantzazu de Lima, Euzko Etxea Lima, San Isidro, Lima
  • Euzko Etxea Arantzazu Lima, Euzko Etxea Lima, Santiago de Surco, Lima
  • Asociación Pelotaris del Perú, Euzko Etxea Lima, La Punta, Provincia Constitucional del Callao, Lima, Perú

Suitza (1) [aldatu]

Txile (3) [aldatu]

Txina (1) [aldatu]

Uruguai (9) [aldatu]

  • Saltoko Euskaldunen Taldea, Salto
  • Ibai Ondoko Etxea, Carmelo, Colonia
  • Euskal Etxea Juan L. Lacaze, Juan L. Lacaze, Colonia
  • Gure Etxea Colonia, Rosario, Colonia
  • Euskal Etxea Durazno, Durazno
  • Confraternidad Vasca "Gure Baserria", Minas, Lavalleja
  • Centro Vasco "Euskal Erria", Montevideo
  • Federación de Instituciones Vascas de Uruguay - FIVU, Montevideo
  • Haize Hegoa, Montevideo

Venezuela (5) [aldatu]

Valenciako eusko etxeko pilotalekua.

Mundu batzarrak [aldatu]

Bilbon euskal etxeek "Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra" antolatu zuten 2007ko uztailean.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Ikus zerrenda osoa
  2. Ikus Venezuelako Eusko Etxeen Federazioari buruzko orria, euskal diaspora eta kulturari buruzko Euskalkultura.com webgunean.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]