Euskal Ezkerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Ezkerra
(EuE)
Buruzagia Xabier Gurrutxaga
Sorrera 19931
Desegitea 1994
Ideologia politikoa Ezkerrekoa, abertzalea eta baskista
1Euskadiko Ezkerraren zatiketa.

Euskal Ezkerra (EuE) 1993n Euskadiko Ezkerrako hainbat kidek sortutako alderdia izan zen.

EEko kide gehienek PSE-EErekin bat egitea onartu zutenean, kongresuan galtzaile izan zen Auñamendi sektoreak EEtik ateratzea erabaki zuen, eta Euskal Ezkerra alderdia sortu zuten.

EuEn EEko sektorerik abertzaleena bildu zen, hauetarik asko EEko hautetsi eta alderdiaren zuzendaritzako kideak; Martin Auzmendi, Patxi Baztarrika, Xabier Gurrutxaga eta Kepa Aulestia haien artean.

1993ko hauteskundeetara aurkeztu ziren Eusko Alkartasunarekin batera, baina emaitzak ez ziren izan EE eta EAren bozen baturagatik espero zirenak. Izan ere, EAk 1989an izan zituenak baino boz gutxiago lortu zituzten, EAk Espainiako Kongresuan zituen bi ordezkarietatik bat galdu zuelarik.

Emaitzek koalizioa desegitera bultzatu zuten, eta EuE handik gutxira desegin zen.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak