Euskal Herria Bai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:11, 25 maiatza 2016
Euskal Herria Bai1
Sorrera2007
Ideologia politikoaSubiranotasuna, independentismoa, sozialismoa, ezker abertzalea, antiinperialismoa, feminismoa, euskaltzaletasuna, demokrazia parte-hartzailea, aurrerakortasuna, sozialdemokrazia
www.ehbai.eus
1Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta Eusko Alkartasunaren arteko koalizioa.

Euskal Herria Bai (laburtua EH Bai) Ipar Euskal Herriko alderdi politikoen koalizio abertzale eta ezkertiar bat da. Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak eta Eusko Alkartasunak (EA) osatzen dute.

Osaera eta programa

Koalizioa osatzeko, bere burua abertzale jotzen duten alderdiak bildu ziren : EAJ, Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta EA. EAJ alderdiak ez ezik, beste eragileek Euskal Herria Bai koalizioa eraikitzen hasi ziren elkarrekin.

Euskal Herria Bairen programa politikoaren puntu nagusiak ondoko hauek dira:

  • Euskal Herriaren onarpena eta errespetua. Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
  • Helburu politikoak lortzeko bide demokratiko eta politikoen erabileraren aldeko jarrera.
  • Ipar Euskal Herriarendako berezko marko instituzionala.
  • Euskarak, frantsesarekin batera, Ipar Euskal Herriko hizkuntza koofizial estatusa eskuratzea.
  • Jendarte alorreko politika aurrerakoiak bultzatzea.

Historia

2014ko abenduaren 5ean jakin zenez, barne antolaketan "salto kualitatibo bat" emango zuen EH Baik abenduaren 20an eta 2015eko kantonamendu hauteskundeetan kantonamendu guztietan ordezkaritza lortzea espero zuen[1].

Abenduaren 20an, EH Baik koalizio izatetik mugimendua izatera igarotzea erabaki zuen. Talde lokaletan eta ez alderdietan oinarritzea erabaki zuten biltzarrean[2].

Hauteskundeak

2007ko Hauteskunde Legegileak

2007ko ekaineko hauteskunde legislatiboetara aurkeztu zen, lehen itzulian (ekainaren 10ean) 10.600 bozkatik gora lortuz[3]. Emaitza onenak VI. barrutian lortu zituen (Lapurdi hegoaldea), botoen %9,09 eskuratuz. Halaber, abertzaleak sei herritan izan ziren lehen indar politikoa: Muskildin, Ozazen, Bunuzen, Gamarten, Izuran eta Lexantzün. Hala ere, Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan ez zuen lortu bigarren itzulira igarotzeko boto nahikorik. Koalizioak herritarren esku utzi zuen hauteskundeetako bigarren itzulian zer egitearen erabakia[4].

2008ko Herriko Etxeetako eta Kantonamenduetako Hauteskundeak

Euskal Herria Baik martxoaren 9an eta 16an egin beharreko udal eta kantonamendu hauteskundeen aurrean, hautagaitzak kantonamendukoetara aurkeztu zituen, ez, aldiz, herriko etxekoetara. Kantonamenduko hauteskundeen bidez, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko hautetsiak aukeratzen dira. Kantonamenduen erdietako hautetsiak hiru urtean behin berritzen dira, eta 2008ko hauteskundeetan EH Bai hamaika eremutan aurkeztu zen,[5] Abertzaleen Batasuneko Jean Michel Galantek Baigorriko Kantonamenduan zuen hautetsi postua mantentzeko xedearekin.[6] Alain Iriart, ABkoa eta Hiriburuko alkatea, EH Baitik kanpo aurkeztu zen.[7]

2011ko Kantonamenduetako Hauteskundeak

2011ko martxoaren 20 eta 27an Kantonamenduetako hauteskundeak egingo dira Ipar Euskal Herriko 10 kantoietan: Baiona Mendebaldea, Baiona Iparraldea, Baiona Ekialdea, Angelu Iparraldea, Miarritze Mendebaldea, Hazparne, Bastida, Iholdi, Garazi eta Atharratzen. Euskal Herria Baik 9 zerrenda aurkeztuko ditu, Angelu iparraldean Angelu zain talde abertzaleak zerrenda aurkeztuko duenez, ez baitu zerrenda propiorik prestatu. Hauek dira EHBAIren hautagaiak:

  • Atharratze: Gilen Iriart da hautagaia, eta Aurore Martin da haren ordezkoa.
  • Baiona Ekialde: Maite Etcheverry da hautagaia, eta J. Michel Harrosteguy da haren ordezkoa.
  • Ipar Baiona: Pierre Noqueret Mo da hautagaia, eta Janine Foix da haren ordezkoa.
  • Baiona Mendebale: Peio Menta da hauragaia, eta Stéphanie Marriacia da haren ordezkoa.
  • Bastida: Xebax Christy da hautagaia, eta Martine Salla da haren ordezkoa.
  • Donibane Garazi: Dominique Baxo da hautagaia, eta Maider Larrieu da haren ordezkoa.
  • Hazparne: Juliette Bergouignan da hautagaia, eta Philippe Saint-Esteben ordezkoa.
  • Iholdi-Oztibarre: Daniel Olzomendi da hautagaia, eta Anne Pagola ordezkoa.
  • Miarritze mendebaldea: Maialen Etcheverry da hautagaia, eta Peio Abeberry ordezkoa.

2012ko Hauteskunde Legegileak

2012ko ekainaren 10ean egindako hauteskunde legegileetako lehen itzulian Euskal Herria Baiko hautagaiek Ipar Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan, 11.518 bozka lortu zituzten. Ipar Euskal Herriko hirugarren indar bihurtu zen[8] Oraingo honetan Eusko Alkartasunak ez zuen koalizioan parte hartu, Europe Écologie Les Vertsekin batera Amalur koalizioa osatu zuelarik.

  • Anita Lopepek 3.492 boto (%6,80) lortu zituen IV barrutian (Oloroe-Maule-Donibane Garazi) %13,8 euskal lurraldeetako emaitzak bakarrik kontuan hartutik.
  • Laurence Hardouinek 2.626 boto (%5,28) V. barrutian (Baiona).
  • Peio Etxeberri-Aintxartek 5.400 boto (%9,78) VI. barrutian (Miarritze-Hendaia).

2015eko Departamendu Hauteskundeak

2015eko martxoaren 22an eta 29an eginiko Departamendu Hauteskundeetan EH Baik Ipar Euskal Herriko kantonamenduetan boz guztien %16a eskuratu zuen lehen itzulian, hirugarren indarra izanik. Horrela, inoizko emaitzarik hoberenak lortu zituen.

Emaitzak

Kantonamenduetako hauteskundeak 2008-2011
Amikuze 531 (%8.86)
Angelu Hegoaldea 765 (%8.53)
Angelu Iparraldea Ez da aurkezten
Atharratze 156 (%7,93)
Baigorri 1.300 (%31.8)
Baiona Ekialdea 218 (%7,90)
Baiona Iparraldea 136 (%2.76)
Baiona mendebaldea 315 (%6.41)
Bastida 438 (%15,35)
Bidaxune 260 (%8.08)
Donibane Lohizune 1.840 (%15.07)
Ezpeleta 1.728 (%22.23)
Donibane Garazi 672 (%18,93)
Hazparne 780 (%19,70)
Hendaia 1.693 (%12.17)
Hiriburu 547 (%6.81)
Iholdi 885 (%32.12)
Maule 638 (%9.58)
Miarritze ekialdea 644 (%9.73)
Miarritze mendebaldea 171 (%4,64)
Uztaritze 2.356 (%19.58)
GUZTIRA 16.073
Frantziako legebiltzarra 2007, herrialdeka
Lapurdi 7.546 (%7,21)
Baxe-Nafarroa 2.334 (%14,27)
Zuberoa 776 (%9,32)
GUZTIRA 10.656 (%8,52)

Erreferentziak

Kanpo loturak