Euskal Herriak Bere Eskola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hainbat eragileko ordezkariak Euskal Herriak Bere Eskolaren deialdi bati atxikimendua ematen

Euskal Herriak Bere Eskola edo EHBE Euskal Herriak hezkuntza sistema nazionala behar duela aldarrikatzen duen herri mugimendua da eta horretarako euskara eta euskal kultura oinarri izango duen hezkuntza aldarrikatzen dute. Historian zehar egon diren hezkuntza mugimendu ezberdinak (UEU, ikastolak, eskola publiko euskaldunen aldeko mugimendua, ikasle mugimendua...) barne-bildu nahi ditu eta herri ezberdinetan hezkuntza mugimendu bat sortu. 2002an sortu zen.

Aldarrikapen taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriak Bere Eskolak bere lana egiteko aldarrikapen taula bat erabiltzen du. Bertan honako puntuak aipatzen dituzte:

Kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EHBEk lan ezberdinak burutu ditu 2002an sortu zenetik. Indar handia egin du Bai Eskolak Euskalduntzeari kanapainaren barruan eta Euskal Curriculumaren sorrera ere bultzatu du, Euskal Curriculuma herriz herri kanpainarekin. 2008ko martxoan Hezkuntza Sistema Nazionala, herriz herri, egunez egun, urratsez urrats! kanpaina jarri zuen abian, bi hilabetez aldarrikapen hau herriratzeko.

Horretaz gain unibertsitatetan Bologna Prozesuaren aurrean eta beste lege batzuen aurrean irakasle, ikasle eta langileen batasuna bilatu du, Hartu hitza eta Hezkuntza deialdia bezalako ekimenekin. Horretaz gain Euskal Unibertsitatearen alde EUSTekin batera sozializazio kanpaina bat egin dute 2008an eta urtero Euskal Unibertsoa izeneko ekimena egiten dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]