Euskal Herriko Jardunaldi Feministak
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak Euskal Herriko talde feminista ugarik bultzatutako jardunaldiak dira, feminismoarekin lotutako gai desberdinei buruz eztabaidatzea eta Euskal Herriko mugimendu feministaren artean komunikazioa bultzatzea helburu dutenak. Zehazkiago, Euskal Herriko Koordinadora Feministak hartu izan du jardunaldi hauek antolatzeko ardura. Lehen jardunaldia 1977an burutu zen. Halaber, talde feminista desberdinek nahiz norbanakoek parte hartzen dute.
Eduki-taula |
Jardunaldiak [aldatu]
- I. Jardunaldiak, 1977ko abenduan, 3.000 emakumeren parte hartzeaz
- II. Jardunaldiak, 1984ko martxoan
- III. Jardunaldiak, 1994an, Mugarik gabe emakumeontzat lelopean
IV. Jardunaldiak [aldatu]
2008ko apirilaren 12 eta 13an burutu ziren Portugaleten (Bizkaia) eta 1.500 bat emakumek hartu zuten parte[1]. Eztabaida hiru ataletan banatu zen: "Emakumeok herrian eta munduan", "Emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez" eta "makumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak"[2]. Ildo horietatik abiatuz, eztabaidak eta tailerrak egin ziren, eta hainbat ponentziaren gainean eztabaidatu zen. Larunbat arratsaldean, halaber, manifestazioa egin zuten Bilboko kaleetan Feministok eraldaketarako borrokan lelopean. Jardunaldietan, era berean, talde feminista ugarik hartu zuten parte, besteak beste: Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Medeak, Arabako Emakumeen Asanblada, Amalatz, Emakume Internazionalistak, Plazandreok, 7menos20, Lanbroa, Herne eta Altsasuko Feministak[3].
Jardunaldi hauekin batera, apirilaren 11n Emakume Gazteen Topaketa burutu zen Bilboko Kukutza gaztetxean, emakume gazteen problematika propioak aztertzeko eta mugimendu feministan gazte ikuspegia txertatu asmoz[4]. Topaketa hauetan 200 emakume gaztek hartu zuten parte.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Erabakimenik izan ezean feministek ez dute onartzen parte-hartze instituzionalik Berria, 2008ko apirilaren 13a
- ↑ Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministen eztabaida ardatzak Jardunaldien webgunean
- ↑ Generaciones de mujeres por la transformación Gara, 2008ko apirilaren 13a
- ↑ Emakume gazteek sarea osatu dute feminismoari ekarpena egiteko Gara, 2008ko apirilaren 13a
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Jardunaldien webgunea
- (Euskaraz) Emakume Gazteen Topaketei buruzko informazioa
- (Euskaraz) Jardunaldi Feministei buruzko artikulua Gaztesarea.net-en