Euskal antzerkigintza

Wikipedia(e)tik
(Euskal Herriko antzerkiatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal antzerkigintza, euskal antzertia edo euskal teatroa literatura arlo horretan euskaraz egin dena da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1494. urteko estreinako aipamenetik, Europa osoan bezala, euskal antzerkigintza Kristautasunari estu lotuta ibili zen, eta bereziki landu ziren Eguberriaren eta Aste Santuaren gaiak. Euskal antzerkigintza XVIII. mendean hasi zen kristau mundutik aldentzen; Ilustrazio garaia zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarte haren sortzaile Frantzisko Xabier Munibek bultzada handia eman zioten euskal antzerkigintzari. Hala ere, XIX. mende arte ez zen osatuko aldentze hori.

XX. mendean, Francisco Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzertiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[1] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.

Gaur egun, euskarazko literatura generoetatik atzenduena dugu antzertia.

[aldatu] Kronologia

[aldatu] Sortzaileak eta antzezleak

[aldatu] Antzerkigileak

[aldatu] Aktoreak

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko aktoreen zerrenda

Aktore ezagunen artean, antzerkiaren arloan Ramon Agirre, Loli Astoreka, Ramon Barea, Kike Diaz de Rada, Karra Elejalde, Isidoro Fernandez, Mikel Garmendia, Asier Hormaza, Niko Lizeaga, Ander Lipus, Aitor Mazo, Mikel Martinez, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz eta Patxo Telleria aipatzekoak ditugu, besteak beste.

[aldatu] Antzerki taldeak

[aldatu] Azpiegitura

[aldatu] Jaialdiak

[aldatu] Antzokiak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Zeruko Argia, 1965-01-24.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak