Euskal Herriko arkua
Euskal Herriko arkua[1][2] edo Euskal Herriko atalasea[1][2] —Eusko Mendiak[3][4][5][6][7][8][9] edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik)[1] eta Nafarroako ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.
Geologiari dagokionez, tolestura mesozoikoek eratzen dute;[1] tolestura horiek mendebalde-ekialde norabide orokorra dute, arku itxura ematen dien kurbatura arin batekin. Altuera ertaineko mendilerroz osatua dago, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate dira: barnealdekoa bata, eta kostaldekoa bestea.
- Barnealdetik, honako mendilerro hauek ditu:
- Kostaldetik, berriz, mendilerro hauek ditu:
- Gorbeiako mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)
- Anbotoko mendilerroa (Anboto, 1.331m)
- Elgeako mendilerroa
- Aralar (Txindoki, 1.346m)
- Oizko mendilerroa (Oiz)
- Ganekogorta
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b c d Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren Agindua, 2007ko abenduaren 12koa, "Euskal Okela" edo "Carne de Vacuno del País Vasco" adierazpen geografiko babestuaren baldintza agiria aldatzeko eskabidearen aldeko ebazpena ematekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zenbakia, 2008-04-22.
- ↑ a b José Miguel EDESO: «El relieve del Pais Vasco», Euskal Herriko Geografiako Goi Ikastaroa, INGEBAren webgunean. (Gaztelaniaz ageri dira bi terminoak: arco vasco [Euskal Herriko arkua] eta umbral vasco [Euskal Herriko atalasea].)
- ↑ Jautarkol: Pizkunde-eguzkia.
- ↑ Jautarkol: Euskalerria ta Arantzazu .
- ↑ Loramendi: Enada beltza.
- ↑ «Eusko Mendiak», Euzkadi, 1931-07-01.
- ↑ Santi Onaindia: Felipe Arrese Beitiaren Olerkiak liburuko «Ataria», 1956-12-25.
- ↑ Jokin Zaitegi: Eusko artzaiarena.
- ↑ Irungo Dunboa eskolako 2. zikloko irakasleak: Gipuzkoa, 4. mailarako liburua.
Ikus, gainera [aldatu]
- Euskal Herriko mendiak
- Bizkaiko mendien zerrenda
- Nafarroako mendien zerrenda
- Arabako mendien zerrenda
- Gipuzkoako mendien zerrenda
| Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |