Euskal Herriko gatazka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko gatazka
Basque conflict.jpg
Data XX. eta XXI. mendeak
Lekua Euskal Herria, Espainia, Frantzia
Gudulariak
 Espainia
 Frantzia
Euskal Herria Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua
Galerak
Hilak: 829[1] - 837[2]

Zaurituak: 2.365-2.600[2]

Hilak: 474[3]

Torturatuak: 5.500[2] - 9.600[4]
Atxilotuak: ~30,000[5]

Euskal Herriko gatazka XX. mendearen erdialdean abiatutako gatazka da, alde batetik Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua eta bestetik Espainia eta Frantziako gobernuak elkarren aurka dituena. Francoren diktaduraren aurkako erantzun gisa piztua, gatazkaren sustraiak karlistaldietatik datoz, eta gogor eragin dio Euskal Herriko gizarte osoari, bai eta Espainiako gizartearen zati handi bati ere.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herria», «Eusko abertzaletasuna», «Nafarroako Erresumaren konkista», «Karlistaldia», «Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian» eta «Euskal Diaspora»

Euskal Herria Bizkaiko Golkoaren ekialdeko ertzean eta mendebaldeko Pirinioen mendebaldeko bi alderdietara hedatzen den herrialdea da, Frantziar eta Espainiar estatuen artean banatua dagoelarik. Gaur egun administratiboki hiru egitura politikoetan banatua dago: Espainian Hego Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoan banatua dago, eta Frantzian Ipar Euskal Herria Biarnorekin Pirinio Atlantikoetako departamenduan dago. Denera Euskal Herrian 3.000.000 biztanle inguru bizi dira.

Euskaldun eta euskal herritarrek mendez mende euren nortasunaren ikurrak gordetzen jakin izan dute, bai Euskal Kultura nahiz Euskara, eta gaur egun herrialde honetako biztanleriaren zati handi batek euskal kontzientzia nazional kolektibo bat elkarbanatu eta maila ezberdinetako burujabetza edota independentzia osoaren aldekoa da. Mendeetan barna, Euskal Herriak estatu independente izaera (Baskoniako Dukerria, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma), edota Espainiar Estatua eta Frantziako Estatuaren marku politiko-administratiboen barneko burujabetasun maila ezberdinetako erakundeak izan ditu. Gaur egun, Ipar Euskal Herriak ez du berezko burujabetasunik, Biarnorekin batera Pirinio Atlantikoetako osatuz, berezko Euskal Departamendu bat sortzeko aldeko aldarrikapenak indar handia duelarik; aldiz, Euskadi eta Nafarroako Foru Erkidegoak hainbat gai politika-ekonomia gaietan Mendebaldeko Europan burujabetasun handienetakoa duten lurraldeak dira. Halere, Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin tentsiozko harremanak izan ditu, zenbait alditan gatazka militarrak sortu direlarik, bai Nafarroako Erresumaren konkistan, Karlistaldietan zein Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian.

1936an estatu kolpe batek Espainiako Gerra Zibila piztu eta Espainiako Bigarren Errepublikari amaiera eman zion, espainiar nazionalismoa boterearen jaun eta jabe egin eginez. Francisco Franco jeneral kolpistak berrogei urte iraungo zituen Diktadura Frankista ezarri, honetan zehar euskara nahiz euskal kultura eta euskal ikurrak guztiz debekatuak izan ziren, 1936ko Eusko Jaurlaritza eta euskal erakunde administratiboak ere kenduaraziak izan zirelarik (batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan probintzia traidoreak izateagatik, Nafarroa eta Araban neurri txikiagoan), milaka euskal herritar heuren pentsakera politikoengatik erailak, torturatuak eta espetxeratuak izan zirelarik. Milaka hego euskal herritarrek muga igaro eta Ipar Euskal Herrian bizitzen jarri edota erbesterako bidea hartzera derrigortuak egon ziren. Ondorioz, aurretik munduan barna sakabanatua zegoen Euskal Diasporak sekulako euskal herritar etorkin eta erbesteratu kopuru handia jaso zuen.

1950eko hamarkadan Irlandako Gatazka, Aljeriako Independentzia Gerra, Vietnamgo Gerra eta Kubako Iraultzaren eragina jaso eta EAJrekin desengainatuak zeuden euskal herritar ikasle gazte batzuk Ekin talde klandestinoan biltzen hasi ziren, 1959an ETA sortuz. Lehenbizi, Euskal Herriaren independentzia, sozialismoa eta marxismo-leninismoa aldarrikatzeko ekintzak eta ikurrin zintzilikatzeak egin ohi zituen talde klandestinoa izan zen; 1968tik aurrera, borroka armatua egiteari ekin zion, erakunde armatu klandestino bilakatuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskadi ta Askatasuna», «ETA politiko-militarra» eta «GAL»

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «ETAk hildakoen zerrenda», «ETAren jarduna Ertzaintzaren aurka» eta «Lasa eta Zabalaren hilketa»

Desagertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal preso politikoak (1978-egun)», «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa», «Euskal presoen sakabanaketa» eta «197/2006 doktrina»

Torturatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tortura#Tortura Euskal Herrian»

Exiliatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitu gabeko eta zalantzazko atentatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 5ean argitaratu zen txostenean, 220 atentatu argitu gabe zeudela aipatzen zen, izan ere, 1960tik 2014ra ETAk eta talde parapolizialek hildako ehunka biktimen kasuak argitu gabe zeuden oraindik. Bestalde, GAL eta BVEren atentatuen datu ofizial nahikorik ez zegoen[6].

Gainera, zalantzak zeuden 45 kasu edo atentatu sailkatzerako orduan (guztira, 52 biktima)[7].

Ondorio politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkaren ikuspegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konponbide saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aljerreko negoziazioa», «Lizarra-Garaziko Hitzarmena», «Loiolako negoziazioa» eta «Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemeroteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]