Euskal Herriko hedabideak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Herriko hedabideak euskal lurraldean zabaldutakoak dira, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo beste hizkuntza batez.

Artikulu honetan batik bat euskal hizkuntzaz egindakoak kontuan hartuko ditugu.

Eduki-taula

[aldatu] Aldizkariak

Sakontzeko, irakurri: Euskarazko aldizkarien zerrenda

Aldizkariei dagokienez, euskaraz egindako argitalpen hedatuenak gaur egun "Argia", "Nabarra" eta "Aldaketa Hamasei" dira, informazio orokorra ematen dutenak. Espezializatutakoen artean, ordea, "Elhuyar zientzia eta teknika", "Entzun!" (musika), "Gaztezulo" (gazteentzat), "Bertsolari" eta "Ostiela!" (umorea) ditugu.

Bestela, tokian tokiko aldizkari ugari daude kalean, Topaguneak koordinatutakoak.

[aldatu] Egunkariak

Nazio mailako egunkari bi ditugu: "Berria" euskaraz, "Euskaldunon Egunkaria"ren ondorengoa, eta "Gara", nagusiki gaztelaniaz.

Probintzia mailan, Ipar Euskal Herriko hiruretan "Le Journal du Pays Basque" argitaratzen dute. Bizkaian, "El Correo Español" eta "Deia" ditugu, Gipuzkoan "El Diario Vasco" eta "Noticias de Gipuzkoa", Araban lehen aipatutako "El Correo" eta "Noticias de Alava" eta Nafarroan "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias".

Eskualde mailako egunkariak ere badaude: Hitzak: Tolosaldean, Lea-Artibain, Goierrin, Donostian, Oarsoaldean, Busturialdean eta Urola-Kostan.

Irakurleei dagokienez, Hego Euskal Herrian hauexek dira egunkarietako zenbakiak 2007an, CIES izeneko enpresak egindako neurketaren arabera:

  1. "El Correo Español": 456.000.
  2. "El Diario Vasco": 311.000.
  3. "Diario de Navarra": 206.000.
  4. "Gara": 113.000.
  5. "Deia": 86.000.
  6. "Diario de Noticias": 81.000.
  7. "El Pais": 72.000.
  8. "Berria": 66.000.
  9. "El Mundo": 47.000.
  10. "Noticias de Gipuzkoa": 24.000.
  11. "Noticias de Alava": 17.000.

[aldatu] Irratiak

Sakontzeko, irakurri: Euskarazko irrati kateak

"Euskadi Irratia" euskarazko katerik hedatuena da Hego Euskal Herrian, EiTB taldekoa dena. Ipar Euskal Herrian, bestela, "Gure Irratia", "Irulegi irratia" eta "Xiberoko Botza" dugu eskualde osorako euskaraz emititzen duen bakarra.

Tokian tokiko kateen artean, "Euskalerria irratia" Nafarroan, "Bizkaia Irratia" mendebaleko euskaraz eta "Bilbo Hiria Irratia" nabarmentzekoak dira.

"Euskadi Gaztea" musika arloan espezializatuta dago.

Elebidunezko kateen artean, "Info7" lurralde osoan, "Herri Irratia" Donostian, "Hala Bedi" Gasteizen eta "Eguzki Irratia" Iruñean ditugu.

Erdaraz, azkenik, EiTB taldeko "Radio Euskadi" Hego Euskal Herrian eta "Radio Vitoria" Arabako hiriburuan katerik entzunenak ditugu.

[aldatu] Telebistak

"ETB 1" eta "ETB 3" dira gaur egun euskaraz eta Euskal Herri osorako emititzen duten kate bakarrak, ETB 3 LTDaren bitartez. Tokian tokiko telebisten artean, bestela, "Goiena Telebista" (Debagoiena), "Xaloa Telebista" (Baztan), "Ttipi-Ttapa Telebista" (Bortziri), "Goierri Telebista", "Oizmendi Telebista", "Zarauzko Telebista" (Erlo Telebistaren bitartez) eta UK4 Telebista (Zarautz); iparraldean Kanaldude martxan da, Alduden.

gaztelaniazko kateen artean, "Telecinco" pribatua da Hego Euskal Herrian gehien ikusitako telebista, ETB 2ren aurretik.

[aldatu] Beste batzuk

Blogen artean "Sustatu", azpimarratzekoa da teknologiari buruzko informazioa baina baita izaera orokorrekoa ere ematen duena. Zabaldu.com era guztietako audientzia biltzen duen komunikabide parte hartzailea.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak