Euskal Herriko historiaren kronologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak


Euskal Herriko historia abiatuko dugu Paleolitikoan (Santimamiñeko garaiak) eta amaitu aro garaikidean, Espainiako Gerra Zibila, ETAren sorrera eta 2006ko su-etenarekin.

Eduki-taula

[aldatu] Aro zaharra

  • 58 Kristo aurretik - Erroman Julio Zesarrek agintzen zuen eta Crassus-ek Akitania hartu zuen. Beranduago, lurralde horrek Novempopulaine, Vasconie, Gascogne... izenak hartu zituen, guztiek euskaraz hain maiz agertzen den hizkia edukita: "eusk-", "ask-"...

[aldatu] Erdi Aroa

  • 710 - Baskoniako dukerria bereiztu egin zen gainerako Akitaniatik eta Rodrigo godoa Iruñea setiatzen ari zenean arabiarrak Europaren hegoaldetik sartu egin ziren. Arabiarrak aurrera egin zuten Eudon Handiak Tolosako guduan gainditu arte.
  • 778 - Karlomagno Zaragozarantz joan zen. Arabiarren eskuetan zegoen lurraldean porrot egin eta itzultzean Iruña suntsitu egin zuen. Euskal armadak oradinean Orreagako guduan izugarrizko jipoia eman zion. Frankoek "Chansons de Roland" izeneko koplatan kantatu zuten gero.
  • 892 - Normandiarrek burua moztu zioten Leon Deunari, euskaldunak kristautzera etorria zen eta Baionan gertatu zen hori. Antso

Gilermo baskoien dukeak normandiarrak betiko bidali zituen eta hegoaldean baskoiak Al-Mansur musulmanarekin borrokan ari ziren.

  • 1004Antso III.a Nagusia Iruñeko errege goratu dute. Lapurdiko bizkonderria sortu du bere lehengusu Antso Gilenentzat eta Zuberoa Guillaume Fort kondeordearen eskutan utzi du; bere erret-antolamendu barruan ditu euskaldunak bizi diren lurralde guztiak: Nafarroa (Garaia eta Beherea), Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoa; Gainera, Gaskonia, Aragoi, Gaztela eta Tolosa-ko konderria ere bere menpean ditu.
  • 1040an Bizkaiko jaurerriko historia Iñigo Lopez "Ezquerra" lehen jauna.
  • 1050-1070. urteen bitartean Maule sortu zuten Akitaniako bizkondeek.
  • 1054 – Antso III.aren seme eta oinordeko Gartzia III.a Santxez hil dute Atapuercan, bere anaia Fernando I.aren, Gaztelako erregearen, tropek.
  • 1151n Baiona igaro zen Ingalaterraren menpe egotera, 1452 arte egoera luzatuz.
  • 1164an Nafarroako Erresumak ordezkatu zuen X. mendean sortutako Iruñeko Erresuma.
  • 1180 inguru Antso VI. Jakintsu errege nafarrak Donostia hiribildua fundatu zuen.
  • 1181ean, urte bat geroago, Antso VI. erregeak berak "Nueva Victoria" hiria fundatu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean.
  • 1191. urte inguruan Antso VII. errege nafarrak berreraiki zuen Donibane Garazi hiribildua Mendiguren gazteluaren babespean.
  • 1199. urtean Balmasedako hiribildua sortu zuen Lope Sanchez de Mena jaunak, Bizkaiko hiri zaharrena izanda.
  • 1256an Tolosa fundatu zuten.
  • 1300. urtean Bilboko hiribildua sortu zuen Diego Lopez Harokoak.
  • 1512. urtean Albako dukeak nafarroako erresumako mugak zeharkatu eta Iruina setiatu zuen.
  • 1522. urtean Amaiurko gazteluan nafar berreun nafar Henrrike II.ari leialak, hamar hilabetez borrokatu ziren gaztelar tropen aurka. Azkenik gaztelarrek dorre nagusia bota zuten eta nafar zaldunak errenditu egin behar izan zuten. Zaldun hauen artean ziren besteak beste Migel Xabierreko jauna, Belaz aita semeak eta beste Jasotar anaienbat, xabierko Frantziskoren lehengusuak.

[aldatu] Aro modernoa

[aldatu] XVI. mendea

[aldatu] XVII. mendea

[aldatu] XVIII. mendea

[aldatu] XIX. mendea

[aldatu] XX. mendea

[aldatu] XXI. mendea

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak