Euskal Herriko naturagune babestuak
Euskal Herriko naturagune babestuak izendatzeko eta zaintzeko prozedurak lurralde eta estatu bakoitzeko araudi eta legeetan ezarrita daude, hots, ez dira berdinak Euskal Herri osoan.
Eduki-taula |
[aldatu] Ipar Euskal Herria
Pirinio Atlantikoetako prefekturak zenbait toki ditu sailkatuak Natura 2000 sare europarraren barruan, eta horietako hauek Euskal Herrian daude:
- Zuberoako Basabürüko mendi garaiak
- Arbailako basoak, Zuberoan
- Iratiko basoa
- Donibane Garaziko mendiak (Nafarroa Beherea)
- Aldudeko mendiak (Nafarroa Beherea)
- Baigura mendia
- Mondarrain eta Artzamendi mendiak (Lapurdi)
- Larrun eta Xoldoko gaina (Lapurdi)
- Txingudiko badia (Lapurdi)
- Urdazuri ibaia (ibaiaren bidea, bartak eta estuarioa, (Lapurdin)
- Errobi ibaia
- Bastida eta Milafrangako padurak
[aldatu] Nafarroa
Nafarroan babestutako naturguneen sare bat dago, zeinean zenbait esparru sartzen diren.
[aldatu] Erreserba integralak
Hiru dira, 487 ha-ko hedadurarekin:
- Lizardoia, Iratiko oihanean.
- Ukerdi, Nafarroako mendebaldeko Pirinioan
- Aztaparreta, Nafarroako ekialdeko Pirinioan
[aldatu] Natur erreserbak
38 dira, 9.171 ha-ko hedadurarekin.
[aldatu] Aisiarako Natur Eremuak
- Orgiko hariztia, Lizason (Ultzama) 77,7 ha-koa.
- Leurtzako urtegiak, Urrotz, Beintza eta Labaien herrien artean, 381,5 ha-ko hedadurarekin.
[aldatu] Natur Lekuneak
28 dira izendapen hau dutenak, 931 ha-ko guztizko hedadurarekin.
[aldatu] Hegaztien Babesgune Bereziak
13 babesgune, 71.805 ha-ko hedadurarekin
[aldatu] Basa Fauna Babesteko Eremuak
14 eremu, 2.815 ha-ko hedadurarekin
[aldatu] Natura parkeak
Nafarroako administrazioan, Parke Naturalak deritzote eta PN siglarekin ageri dira euskarazko administrazio dokumentazioan. Hiru dira:
[aldatu] Besterik
Era bateko edo besteko babesa dute halaber, honako izendapena duten hainbat eremuk. Parentesi artean, euskarazko administrazio dokumentazioan dituzten siglak.
- Monumentu Naturalak (MN).
- Paisaje Babestuak (PB).
- Erabilera Publikoko Mendi Katalogatuak (EPM)
- Nafarroako Oihan Ondareko Finkak (NOF).
- Mendi Babesleak (MB).
[aldatu] Euskal Autonomia Erkidegoa
Euskal Autonomia Erkidegoan Natura Babesteko Legea (16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa) dago indarrean eta honek hiru motako esparruak izendatzen ditu: Natura parkeak, biotopo babestuak eta zuhaitz bereziak. Horiez gain, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak lege propio baten bidez du ziurtatua babesa.
[aldatu] Natura parkeak
Legeak honako parke naturalak ditu izendatuak:
- Izkiko natura parkea (Araba)
- Gorbeiako natura parkea (Araba-Bizkaia)
- Pagoetako natura parkea (Gipuzkoa)
- Aiako Harriaren natura parkea (Gipuzkoa)
- Aralar (Gipuzkoa)
- Aizkorri-Aratzeko natura parkea (Gipuzkoa-Araba)
- Urkiolako natura parkea (Bizkaia-Araba)
[aldatu] Biotopo babestuak
Oinarrizko legerian natur erreserba, natur monumentu edota paisaia babestu izena hartu duten natur espazioak dira. Bost eremuk jaso dute izendapen hau.
- Iñurritza, Zarautz, Gipuzkoa
- Itxina, Bizkaia
- Biasteriko Aintzirak, Biasteri, Araba
- Gaztelugatxe, Bizkaia
- Leitzaran ibaia, Gipuzkoa
[aldatu] Zuhaitz bereziak
Zuhaitz bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda Euskal Autonomia Erkidegoan arreta berezia merezi duten Zuhaitz Bereziak 25 dira.
[aldatu] Urdaibaiko Biosferaren Erreserba
Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak ezarri zuen natura-gune babestu hau. Biosfera-Gebenaldea edo Biosferaren Erreserba (sarriago) erabili izan da administrazio dokumentazioan euskaraz eremu hau izendatzeko.