Euskal Herriko sukaldaritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Herriko sukaldaritza Euskal Herrian sortutako plater eta elikagaietan oinarritutako sukaldaritza da. Euskal sukaldaritzaren osagai nagusiak parrillaz egindako okela eta arraina, marmitako, bakailao, Baionako xingarra, Tolosako babarrunak, Ezpeleta eta Lekeitioko piperrak, pintxoak, Idiazabalgo gazta, txakolina edo sagardoa dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik itsasotik hartutako elikagaiek eta bestetik Ebro haran emankorrean hazitakoek eragin handia izan dute euskal sukaldaritzan. Euskal Herriko orografia menditsuak eskualdez eskualde zatitu du gastronomia: kostaldetan arrain eta itsaskiak nagusiak izan dira, barnealdean, berriz, natural eta umatutako okelak, barazki eta lekak edo ibaietako arrainak eta bakailao idorra[1]. Frantzia eta Espainiako eragina handia ere bada Ipar eta Hego Euskal Herriko sukaldaritzan. Hego Euskal Herrian funtsezkoa den txakolina edo Ipar Euskal Herrian funtsezkoak diren biskotx edo pastiza eta Baionako xingarra ia ezezagunak dira beste aldean.

Gertuko sukaldaritzek ez ezik urrunekoek ere eragina izan dute euskal gastronomian. Euskaldunek laster ikasi izan zituzten etorkinek edo esploratzaileek ekarritako elikagai eta teknikak. Adibidez, Espainia eta Portugaletik botatako juduek Baionan oraindik ezaguna den txokolate eta gozoki industria sortu zuten, baita gozoki eta pastel ohitura ere. Euskaldunek Amerikatik ekarritako patatak eta piperrak landatzeari ekin zioten, Ezpeletan edo Garesen famatu bihurtu zirenak.

Sukaldaritza eta gastronomia euskal kulturaren ezaugarri nagusiak dira, non eta Laudion Gastronomia Museoa sortu izan duten.

Jateko erak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian sortutako plater eta elikagaiez gainera, Euskal Herriak baditu janariak prestatu eta jateko era propioak, inguruko herrietan egiten ez direnak:

Plater nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janaurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako platerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marmitakoa.

Okelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken burukoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intxaursaltsa.
Goxua.

Elikagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko ardoak»

Sukaldaritza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal sukaldaritza berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970 eta 1980ko hamarkadetako euskal sukaldariek, Frantziako nouvelle cuisine mugimenduak bultzatuak[16], euskal sukaldaritza berria sortu zuten[17]: sukaldaritza tradizionalean oinarrituta baina plater arin eta modernoagoak sortuz. Juan Mari Arzak donostiarra belaunaldiko sukaldari nagusi bihurtu zen eta haute cuisine horizontalki (jatetxeetatik pintxoetara) eta bertikalki (Euskal Herritik Espainiara) zabaldu zen. Horrela, Euskal Herria Michelin Gidak izar gehien dituen toki bihurtu zen[18][19][20]

Euskal sukaldari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen euskal sukaldari nagusien zerrenda:

Nazioarteko euskal sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal sukaldaritza sukaldaritza berriaren sukaldariei esker eragin handi izan du mundu mailan, batez ere Frantzian eta Espainian non begirune asko dioten. Mundu mailan famatua den Ferran Adrià sukaldari kataluniarrak euskal sukaldariek asmatutako tekniketan oinarritu du bere lana. Karlos Argiñanok, telebista eta liburuen bitartez euskal sukaldaritza ezagutarazi zuen. Estatu Batuetan Teresa Barrenetxeak New Yorken "Marichu" jatetxea eratu zuen eta liburu bi idatzi ditu ("The Basque Table" eta "The Cuisines of Spain") bertan euskal sukaldaritza ezagutarazteko. Euskal diaspora bizi den hiri askotan ere (Buenos Aires, Boise edo Bakersfield[21]) euskal jatetxe asko daude eta hau bertoko sukaldaritzan ere eragina izan du[22].

Sukaldaritza eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldari profesionala izateko Euskal Herrian badaude zenbait eskola:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herriko sukaldaritza Aldatu lotura Wikidatan