Euskal Idazleen Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskal idazleak —hau da, euskaraz idazten dutenak— biltzeko asmoz. Egoitza nagusia Donostian du.

2006an 309 bazkide zituen, herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBetan)[erreferentzia behar].

[aldatu] Jendaurreko lanak

Elkarteko kideen eta euskal literaturaren berri ematen duen <www.idazleak.org> webgunea mantentzeaz gainera, hauek dira Euskal Idazleen Elkarteak egiten dituen jendaurreko lan nagusiak:

  • Hegats literatura-aldizkaria kaleratzen dute.
  • Kalegats argitaratzen dute, Hegats aldizkaria kalean modu xumeago batean zabaltzeko asmoz.
  • Galeusca antolatzen laguntzen dute, Kataluniako eta Galiziako idazleekin batera.
  • Idazleak ikastetxeetan eta Idazleekin solasean programak koordinatzen dituzte.

[aldatu] Presidenteak

  1. Anjel Lertxundi: 1982-1985.
  2. Josemari Velez de Mendizabal: 1985-1989.
  3. Patri Urkizu: 1989-1997.
  4. Joxerra Garzia: 1993-1997.
  5. Andolin Eguzkitza: 1997-2001.
  6. Tere Irastortza: 2001-2006.
  7. Fito Rodriguez: 2006-2010.
  8. Ander Iturriotz: 2010-.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak