Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE siglengatik ezaguna) euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen dituen elkartea da. Elkartea 1987ko udazkenean sortu zen, helburu hauen arabera jarduteko asmoz:

  • Euskal itzultzaileen babes juridikoa lortzea eta lan baldintzak hobetzea.
  • Euskarara edo euskaratik egiten diren itzulpenen kalitatea zaintzea.
  • Euskal itzulpengintza sustatzea.
  • Gure itzultzaileen prestakuntza profesionala hobetzea.
  • Itzultzaileon interes ekonomiko eta sozialak babesteko lan egitea.

EIZIE beste bi elkartetako kide da: nazioarte mailan FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartekoa, eta Europa mailan CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartekoa.

EIZIE sigla izateaz gain, palindromoa ere bada.

Antolaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen aginte gorena Biltzar Nagusiak dauka, bazkide guztiek osatua.

Bi urtez behin, bazkideok Zuzendaritza Batzordea hautatzen da. 2007 urtean:

Kargudunak:

  • Bakartxo Arrizabalaga: lehendakaria
  • Miren Ibarluzea: lehendakariordea
  • Jone Aldamiz-Etxebarria: idazkari nagusia
  • Iñigo Errasti: diruzaina

Kargudunez gain, ondoko hauek dira batzordekideak:

  • Xabier Aristegieta
  • Patxi Petrirena
  • Iñigo Roke

Lan sailen arabera:

Horrez gain, hainbat arlotako jardueretan sortzen diren beharrei erantzuteko lan-taldeak osatzen dira:

  • Administrazio eta Justiziako itzultzaileak
  • Beren gisa edo itzulpen zerbitzuetan diharduten itzultzaile-interpreteak
  • Literatur itzultzaileak
  • Interpreteak
  • Zuzentzaileak

Elkartearen zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EIZIEk bere bazkideei era askotako zerbitzuak ematen dizkie, besteak beste:

  • Itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen arteko harreman profesionala eta informazio trukatzea sustatzen ditu.
  • Lege aholkularitza ematen die bazkideei jabetza intelektual, zerga, kontratu eta bestelako arazoetan.
  • Prestakuntza ikastaroak eta mintegiak antolatzen ditu (bazkideari lehentasuna ematen zaio).
  • Elkartearen argitalpenen ale bana jasotzen dute bazkideek doan.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senez itzulpengintzaren teoria eta pragmatikari buruzko aldizkaria da; urtean behin argitaratzen da, eta, aldian behin, ale monografikoak ere kaleratzen dira.

Itzulpen Antologia I, II eta III ohorezko bazkide izendatuak izan direnen lanak biltzen dituzten hiru antologiak.

Bestalde, Literatura Unibertsala itzulpen-bilduma kudeatzen du elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk urtero sinatzen duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bildumako liburuak Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek kaleratzen dituzte.

EIZIEren ekimenez, babesaz eta kudeaketaz sortu zen, baita ere, Basqueliterature webgunea, euskal literaturaren erakusgarri bat beste hizkuntzetan emateko.

Babesleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EIZIEk erakunde hauetatik jasotzen ditu diru laguntzak:

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]