Euskal Museoa (Baiona)
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Baiona Ttipia, Baiona | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 43°29′29″N 1°28′25″W / 43.49139°N 1.47361°WKoordenatuak: 43°29′29″N 1°28′25″W / 43.49139°N 1.47361°W | |||
| Garaia | 1924ko otsaila | |||
| Helbidea | 37 quai des Corsaires, 64100 Baiona | |||
| http://www.musee-basque.com | ||||
Euskal Museoa (frantsesez Musée Basque) Baiona hiriko Baiona Ttipia auzoan dagoen museo bat da. Hain zuzen ere, Quai des Corsaires karrikako 37. zenbakian kokatzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Euskal museo bat irekitzeko lehenbiziko ekimenak Baionan egoitza zuen Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkarteak bultzatutakoak izan ziren; euskal museoa gauzatzeko ideia jada aurretik 1914an sortutakoa zen. Halere, 1922ko martxoaren 9an Castagnet alkateak aipatutako Elkartearekin biltzartu eta udalaren babespean museo berri honen antolatzaile eta administraria izateko proposamena luzatu zionean zehaztu zen. 1922ko apirilaren 3an Boissel komandateak txosten bat argitaratu eta Elkarteak baiezkoa eman zion. Hainbat estualdi gainditu ondoren, lehenbiziko erakustaldiak antolatu eta hainbat objektu bateratzeko eraikina euren eskura gelditu zen. Hogei hilabete beranduago, 1923ko abenduaren 9an, Udal Ordezkaritza batek museoa bisitatu zuen, eta 1924ko urtarrilaren 5ean «Société de Sciences, Lettres et Arts» elkarteak aurreneko aretoetan zehar ibili zen. Otsailean Museoa jendeari ireki zitzaion. Museoaren atarian ezarritako oroitarri batek museo honetako sortzaile eta bultzatzailea izan zen Boissel komandantea omendu eta oroitzen du.
[aldatu] Bildumak
Museoaren gaia nagusiki euskal etnografia da, bere 2.000 m.²-ko azalera hainbat ataletan banaturik dago: lapurtar eta nafar altzari eta etxeko lanabesak, makila, arrantza tresnak, kupeltegintza, tellagintza, euskal dantzak eta sorginkeria (azken hau 1944an irekia). Atal bereziak erlijio eta ehorzketa objektuak, Pilotaren Museoa deritzona, Benta baten berreraikipena, antzinako sukalde eta logela batzuen berreraikipenak, nahiz 1937an sortutako Hiru B-ren gela deriotzona dira, hots, Biarno, Bigorra eta Euskal Herria; hau dena XVI. mendetik XX. mendera doazen piezekin osaturik dago. Historiaurrea eta Baionako Historiari buruzko hainbat areto ere baditu: Baionako israeldarrak, Zigor Aretoa (XII. mendeko hiriaren armarria, moneta eta diruparerez osatua), Jansenismoa, Idazleen Aretoa, Frantziako Iraultzari buruzko aretoa eta XVIII. mendeko historiari buruzkoa ere bai. Kartografia gabinete bat ere badu (XV. mendetik XX. mendera doazen piezekin osatua)
[aldatu] Administrazioa
Museoa Baionako Udala eta Frantziako Museo Zuzendaritzaren pean dago. 1987an museoan 10 pertsonek lan egiten zuten, bere zuzendaria Jean Haritschelhar zelarik.
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Baionako Euskal Museoaren webgunea (Frantsesez)