Euskal Herriko musika
Euskal Herriko musika bertan egindako mota guztietakoa hartuko dugu barne: Musika klasikoa, Folk musika, Rock, Pop eta abar.
Hala ere, Euskal Musika zer den zehaztean lanak edukiko ditugu. Izan ere, euskal musika euskaraz egiten duten artistena soilik izango zen edo baita erdaraz (espaineraz, frantsesez, ingelesez,...) egiten dutena ere. Hemen hobetsi ditugu euskaraz erabiltzen duten musikariak, bakarlariak edo taldeak.
Eduki-taula |
[aldatu] Musika klasikoa
Musikagile handiak eman ditu Euskal Herriak, hala nola Juan Crisostomo Arriaga (Los esclavos felices), Hilarion Eslaba, Aita Donostia, Jose Maria Usandizaga (Mendi-Mendiyan), Jesus Guridi (Amaya, Diez melodias vascas eta El caserio) eta Francisco Escudero.
Bestela, mundu osoan dira ezagunak Julian Gayarre, Ainhoa Arteta eta Maria Bayo abeslariak, bai eta Donostiako Orfeoia abesbatza ere.
[aldatu] Musika tradizionala
[aldatu] Bertako musika-tresnak
- Alboka
- Atabala
- Danbolina
- Danborra
- Dultzaina
- Hiru zuloko txirula
- Pandero
- Silbotea
- Supriñua
- Trikitia
- Txalaparta
- Txistua
- Ttun-ttuna
Arlo honetan aditu handienetakoa da Juan Mari Beltran musikaria. Izan ere, hark antolatu zuen Herri Musikaren Txokoa erreferentziazko tokia, Oiartzunen.
[aldatu] Folk musika
Izen handiko taldea da Tapia eta Leturia. Musikari ezagunen artean Kepa Junkera eta Tomas San Miguel ditugu.
[aldatu] Musika herrikoia
Aipagarriak dira, besteak beste, Jose Maria Iparragirre eta Benito Lertxundi abeslariak. Kaxiano trikitilariak ere ospe handia bereganatu zuen.
[aldatu] Musika garaikidea
Talde aipagarriak izan dira Euskal Rock Radikalaren etiketapean Barricada, Eskorbuto, Hertzainak, Kortatu, La Polla Records eta RIP, besteak beste. Denboran geroagokoak eta estiloz zabalagoak dira Berri Txarrak, Betagarri, Kuraia, Fermin Muguruza bera, Negu Gorriak eta Zea Mays.
Pop arloan, Doctor Deseo, Fito y los Fitipaldis eta Itoiz nabarmentzekoak dira. Bestela, arrakasta itzela eduki dute hemendik kanpo La Oreja de Van Gogh eta Alex Ubago modukoek.
Euskarazko bakarlarien artean Ruper Ordorika, Anari eta Jabier Muguruza aipatzekoak ditugu, beste askoren artean.
[aldatu] Diskoetxeak
[aldatu] Musika aretoak
[aldatu] Musika hedabideak
- Entzun aldizkaria.
- Euskadi Gaztea irratia.