Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal pilota. Larrua harriaren kontra
Datuak
Jatorrizko izenburua La pelota vasca, la piel contra la piedra
Izenburua euskaraz Euskal pilota. Larrua harriaren kontra
Urtea 2003
Estreinaldia 2003ko irailaren 20 (Donostiako Zinemaldia)
2003ko urriaren 3 (Espainia)
2004ko irailaren 1 (Frantzia)
Generoa Dokumentala
Herrialdea  Euskal Herria
Iraupena 115 min.
Banatzailea Golem Distribución
Zuzendaria
Julio Medem
Ekoizleak
Julio Medem
Koldo Zuazua
Gidoilariak
Julio Medem
Musikagileak
Mikel Laboa
Argazkilariak
Javier Agirre
Jon Elizegi
Ricardo de Gracia
Jatorrizko hizkuntza
euskara
gaztelania
Sariak
2004ko Goya Sarietan Dokumental Onenaren kategorian hautatua.
2004ko Europar Film Sarietan Dokumental Onenaren kategorian hautatua.

Euskal pilota. Larrua harriaren kontra (gaztelaniaz La pelota vasca, la piel contra la piedra) 2003an Julio Medemek zuzendutako dokumentala da. Filmaren hizpidea Euskal Herriko egoera politikoa da: euskara, ETA, GAL, presoak eta biktimak, herrialdearen historia (karlistadak, Gernikako bonbardaketa, baita Ibarretxe Plana ere) dira jorratzen diren gai nagusiak. Garai horretan eztabaidatzeari uko egiten zioten alderdi politikoen artean zubiak eraikitzea zen zuzendariaren asmoa, nahiz eta PPk filmean agertzeari uko egin zion.

Izenburuan euskal pilota ageri bada ere, ez da euskarazko pilota aipatzen, eusko pilota baizik. Izan ere, dokumentalean Euskal Herriko irudiak, pilota partidak eta herri kiroletako probak tartekatzen dira beste film batzuetako eszenekin eta zuzendariak egindako elkarrizketekin. Medemen aurreko filmen amets moduko giroetatik urrun, film honetan bidaide dira Euskal Herriko errealitate gordina eta idilikoa, Mikel Laboaren musika lagun.

Filmaren behin-behineko muntaketa ikusi ondoren, Mirei Lluchek —ETAk hildako Ernest Lluchen alabak— aitaren jaraunspenaren zati bat eman zuen, lagundu nahian.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentala kaleratzean, Donostiako Zinemaldian, hautsa harrotu zen. Alderdi Popularrak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gogor kritikatu zuten —batzuek, baita ikusi gabe ere; Kulturako ministro Pilar del Castillok, kasu—, eta ez ikustea eta Zinemaldian ez erakustea eskatu zuten. Alderdi Popularrak filmean parte hartzeari muzin egin zion, besteak beste Arnaldo Otegi agertu zelako. Hala ere, UPNko eta Unidad Alavesako kideak elkarrizketatu zituen Medemek. Gainera, Alfredo Marco Tabar ere DVDko zazpi orduko bertsioan agertu zen.

ETAren eta Ibarretxe Planaren alde egitea egotzi zioten zuzendariari, alde bateko iritziek —euskal abertzaleenek, alegia— pisu handiagoa zutelakoan. Julio Medemek hori ukatu zuen, eta PPren ez agertzeko erabakia deitoratu zuen.

Filmeko azken muntaketarekin bat ez zetozenez, ETAk mehatxatutako Gotzone Morak eta Iñaki Ezkerrak beren elkarrizketak ken zitzan eskatu zioten Medemi. Zuzendariak denbora falta zela-eta zinematokietatik kentzea ezinezkoa zela erantzun zuen, baina ez dira agertu webeko bideoetan, ez eta DVDko zazpi orduko bertsioan ere.

Goya Sarien galan, 2004an, dokumental onenen artean Euskal Pilota sailkatuta zegola medio, galako egoitzaren aurrean AVTk manifestaldia egitera deitu zuen, biktimak eta terroristak maila berean jartzen zituelakoan. Hala ere, galako parte-hartzaile gehienek Medemen alde egin zuten, adierazpen askatasuna aldarrikatuta. Filmak, azkenean, ez zuen saria irabazi.

Elkarrizketatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 mintzo dira euskaraz, 60 gaztelaniaz, 2 ingelesez, 1 frantsesez. Beraz, gehien-gehienak gaztelaniaz mintzo dira; hala egin ez dutenetan, elkarrizketatu horrek zein hizkuntzatan egin duen adierazi dugu parentesi artean:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]