Euskal Telebista

Koordenatuak: 43°15′47.76″N 2°57′09.62″W / 43.2632667°N 2.9526722°W / 43.2632667; -2.9526722
Wikipedia, Entziklopedia askea
83.58.34.226 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 16:23, 30 martxoa 2016
Euskal Telebista
Bami eraikina, EITB nahiz Euskal Telebistaren egoitza nagusia.
MotaIkusentzunezkoa
SektoreaTelebista
Sorrera1982ko urriaren 20a (41 urte)
EgoitzaBami eraikina, Bilbo
Ordezkaritzak:
EITB Donostia, EITB Gasteiz, EITB Iruñea, EITB Baiona, EITB Madril eta EITB Brusela
MerkatuakEuskal Herria eta Euskal Diaspora
EskumendekoakETB 1, ETB 2, ETB 3, ETB 4, ETBK Sat, Canal Vasco eta ETB HD
AkziodunakEuskal Irrati Telebista
Webguneahttp://www.eitb.tv/eu

Euskal Telebista (ETB), Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundearen telebista zerbitzua da. Gaur egun, lau kate ditu: ETB 1, ETB 2, ETB 3 eta ETB 4. Izenean euskal telebista dioen arren, kate guztiak ez dira euskaraz, ETB 2 gaztelaniazkoa baita osorik, eta ETB 4 ere bai tarteka.

Atzerrirako ETB Sat (Europa) eta Canal Vasco (Amerika) kateak ditu.

ETB 1 eta ETB 2, Euskal Herriko etxe gehienetan ikus daitezke, baina itzalaldi analogikoaren eraginez Nafarroa Garaiko zati askotan ez daitezke ikus;[1][2] eta beste biak, beren sateliteko seinalearen bidez mundu osoan ditugu ikusgai.

2009an ETB 4 kanala sortu asmo zuten, kate elebiduna, ETB 1eko eta ETB 2ko saioz hornitua. Hala ere, EiTBren zuzendari berriak, Alberto Suriok, kate berria bertan behera uztea erabaki zuen, diru arazoak zirela eta. Urte batzuk beranduago, 2015ean katea martxan jarri zen.

Historia

Iurretako antzinako estudioak.

Euskal Autonomia Erkidegoko IX. legealdiak ekarri zituen aldaketak

2009ko hauteskundeen ondoren, PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritza eskuratu zuten bien arteko hitzarmen bati esker. Horren ondorioz, aldaketak egiten hasi ziren Euskal Telebistako eta irratietako programazio eta saioetan.

2009ko urriaren 15ean, tentsio uneak bizi izan ziren Euskal Telebistan, egun bat lehenago Gipuzkoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan ezker abertzaleko kideak atxilotu izanari buruz emandako albisteetan "atxiloketen aurkako iritzi gehiegi" atera omen zirelako telebista horretan. Hori dela eta, albistegietako bi editore eta laguntzaile bat kaleratu zituzten.[3]

2014ko abenduaren 16an, ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa aurrera atera zen parlamentuan. Nafarroako Parlamentuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanen batzordeak bi puntuko hitzarmena onartu zuen eta honen arabera, Foru Gobernuari eskatzen zitzaion aukera emateko nafarrei ETB ikusteko Lurreko Telebista Digitalaren bidez[4].

Abenduaren 17an, ETB1 eta ETB3 bultzatzeko eskatu zuen legebiltzarrak, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa bat adostuta. Talde guztiek onartu zuten baina EAJ abstenitu egin da puntu batean[5].

Ikus-entzuleak

2014-01 2014-02 2014-03 2014-04
% 14 % 13,8 - -

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Telebista Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) EITB Nahieran, ETBko hainbat telebista saio (eta EITB taldeko hainbat irratsaio), Interneten entzungai eta ikusgai.
43°15′47.76″N 2°57′09.62″W / 43.2632667°N 2.9526722°W / 43.2632667; -2.9526722