Euskal alfabetoa
Wikipedia(e)tik
Euskal alfabeto daktilologikoa
Euskal alfabetoa euskaraz idazteko erabiltzen den alfabetoa da; eta, euskara Mendebaldeko hizkuntza bat denez, latindar alfabetoa du oinarri. Euskaltzaindiak 1994ko azaroaren 25ean erabaki eta bere 17. arauan bildu zuenaren arabera,[1] 27 letraz osatuta dago:
| Letra | Izena |
|---|---|
| A | a |
| B | be |
| C | ze* (eta honen aldaera, Ç [ze hautsia*]) |
| D | de |
| E | e |
| F | efe |
| G | ge |
| H | hatxe |
| I | i |
| J | jota |
| K | ka |
| L | ele |
| M | eme |
| N | ene |
| Ñ | eñe |
| O | o |
| P | pe |
| Q | ku* |
| R | erre |
| S | ese |
| T | te |
| U | u |
| V | uve* |
| W | uve bikoitza* |
| X | ixa |
| Y | i grekoa* |
| Z | zeta |
* Ze, ze hautsia, ku, uve, uve bikoitza eta i grekoa ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, beste hizkuntza batzuetako hitzak idazteko beharrezkoak direlako sartu dira euskal alfabetoan.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 17. araua, Euskal alfabetoaren letren izenak.