Euskal derbia
Euskal Derbia | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Taldeak | Athletic Club eta Erreala |
Lekua | Anoeta, Donostia Gipuzkoa San Mames, Bilbo Bizkaia |
Lehen partidua | Kopa: 1909ko apirilaren 4a, Club Ciclista 4 - Athletic Club 2 Liga: 1929ko abenduaren 10a, Erreala 1 - Athletic Club 1 |
Norgehiagoka kopurua | 153 (liga + kopa) |
Garaipenak | Athletic Club: 63 Berdinketak: 40 Erreala: 50 |
Partidu gehien | Alberto Bixio Gorriz (35 partidu) |
Gol gehien | Jesus Mari Satrustegi (14 gol) |
Athletic Clubeko gol kopuru handiena | Athletic Club 7:0 Erreala 1935eko otsailaren 3a |
Errealeko gol kopuru handiena | Erreala 5:0 Athletic Club 1976ko abenduaren 5a 1995eko maiatzaren 28a |
Euskal derbia izenez Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Kluba eta Donostia hiriko Erreala futbol taldeen artean urtero birritan jokatu ohi den partida edo derbi klasikoa da. Halere azkeneko hamarkadetan bi talde horien artean eta Euskal Herriko beste talde batzuen arteko partidek ere euskal derbia izendapena bereganatu izan ohi dute, esate baterako Osasuna, Deportivo Alavés, Eibar KE, Real Unión edota Sestao River taldeen aurkako lehiak.
Historia
1909ko apirilaren 4ean bi taldeen arteko lehenbiziko partidua Club Ciclista eta Athletic Club arteko Kopa kanporaketa izan zen, gipuzkoarrek 4-2 irabazi eta gainera azkenean urte hartako Kopa beregenatu zuten, izan ere urte hartan bertan Club Ciclista taldea Erreala taldean bilakatu zen.
1913ko urriaren 4ean Atotxa estadioaren inaugurazio partiduan ere, Erreala eta Athletic Cluba euskal derbian elkarren artean lehiatu ziren.
Ligan jokatutako lehenbiziko Athletic Kluba eta Errealaren arteko euskal derbi edo norgehiagoka 1929eko otsailaren 10ean jazo zen[1], orduan banako berdinketa eman zelarik: Errealarentzat gola Bienzobasek sartu zuen, aldiz Athleticentzat Bergaretxek.
Hurrengo urtean, hots, 1930an, bizkaitarrek euskal derbi batean aurkariaren zelaian lorturiko gol sorta handiena lortu zuten, Donostian aldeko 1-7 batekin irabaziz. Txolinen gol batek txuri urdinak 1-0 aurreratu zituen, baina Guillermo Gorostiza eta Iraragorrik bakoitzak hiruna gol sartu eta azkenik Unamunok azken gola sartuz, zuri gorriek garaile izan ziren.
Errealaren estatistiketan 1976-77 eta 1994-95 denboraldietan birritan Athletici sartutako bost gol sortak nabarmentzen dira.
Partidak
Ligan
Taldea | Jokatuak | Garaipenak | Berdinketak | Porrotak | Aldeko golak | Aurkako golak |
---|---|---|---|---|---|---|
Athletic Kluba | 134 | 56 | 34 | 45 | 227 | 184 |
Erreala | 134 | 45 | 34 | 56 | 184 | 227 |
Kopan
Taldea | Jokatuak | Garaipenak | Berdinketak | Porrotak | Aldeko golak | Aurkako golak |
---|---|---|---|---|---|---|
Athletic Kluba | 17 | 8 | 6 | 3 | 26 | 16 |
Erreala | 17 | 3 | 6 | 8 | 16 | 26 |
Emaitzak ligan
Erreferentziak
- ↑ http://archivo.marca.com/reportajes/07/01/26/derbi_vasco/historia.html Euskal derbia, historia duen derbia. Marca egunkaria.