Euskal erbi txakur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal erbi txakurra» orritik birbideratua)
Euskal erbi txakurra
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria

Euskal erbi txakurra, Euskal Herriko bertako ehiza txakur txakur arraza bat da. Bere izenak adierazten duenez oso txakur arina eta ehizarako trebea da, erbiak harrapatzeko gai, erbi txakurren moten artean, untxariak bezala usaimenez baliatzen dena (desberdina, beraz, hanka luzeko erbi txakur edo galgoengandik). Garai batean txakur mota hau Euskal Herri guztian zabalduta baldin bazegoen ere, egun bereziki Nafarroan mantentzen da, baina desagertzeko zorian dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren beste izenak "nafar haize txakurra" edo "piriniar haize txakurra" dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore biziko txakurrak dira, gorri eta kanela tonu biziekin. Ezaugarri honek ere Iberiar beste haize txakurrekiko ezberdeintasuna da.

Oro har ez dira tamaina handiko txakurrak, baina bai lehen esan bezala oso arinak eta korrikalari onak. Hanka ez motz eta ez luze, eta giharrak ondo garatuta.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal erbi txakurraren arrazaren egoera larria da. Bost ar eta ehum eme baino gutxiago geratzen dira, gehienak Nafarroan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]