Euskal hizkuntzalaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal hizkuntzalaritza edo euskalaritza euskara aztergai duen hizkuntzalaritzaren adarra da, XIX. mendearen hasieran sortua. Hain zuzen ere, euskal hizkuntzalaritza Wilhelm von Humboldtekin hasi zela jo ohi da —ordu arte, euskarari buruzko teoriak mitoetan zeuden oinarriturik[1][2]— eta Koldo Mitxelena da euskal hizkuntzalaritzak izan duen ikertzailerik handiena.[3][4] Arlo honetan diharduen zientzialariari euskal hizkuntzalaria edo euskalaria deritzo.

Erreferentziak

  1. Juanan Hernández: «Humboldt eta Atxaga», El País, 2000-12-04.
  2. Juan Madariaga: «Euskal hizkuntzaren inguruko eztabaida Aro Foralean», Sareko Euskal Gramatika.
  3. Henrike Knörr, Jean Haritxelhar eta Mikel Ugalde (1987): Koldo Mitxelena, Bidegileak bilduma, 1. zenbakia, 1994.
  4. Fermin MUNARRIZ: «Jose Luis Alvarez, Txillardegi: "Euskarak eraman ninduen abertzaletasunera"», Gara, 2010-11-14.

Ikus, gainera


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.