Euskalerria irratia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskalerria irratia Nafarroako irratia da, euskaraz emititzen duena, (FM 91.4). Iruñetik eta batez ere Iruñerrirako lan egiten du.

Iruñeko Komunikabideak enpresak sortu zuen, eta badu Euskalerria Irratia Elkartea deritzan bazkide sare bat laguntzaile. 1988ko azaroaren 7an egin zituen lehendabiziko emankizunak. Zuzendaria Mikel Bujanda izan da hasieratik, eta gaur egun 12 pertsonak osatzen dute lantaldea, haien artean Reyes Ilintxeta, Juan Kruz Lakasta, Hiart Leitza eta Pello Argiñarena. Bestalde, kolaboratzaile sareak ere laguntzen du herri eta auzoetako berri ematen eta gaiak aurkezten.

Nahiz eta sarritan eskatu duen, esleipenak eskaini izan diren guztietan, Nafarroako Gobernuak ez dio inoiz lizentziarik eman, eta hori dela kausa irratiak egoera irregularrean aritu behar izan du orain artean. Irrati komertziala eta profesionala izateko bidean horrek eragozpen eta traba ugari ekarri dio. Enpresa kudeatzaileak auzitara jo izan du lizentzia esleitzeko lehiaketetan Euskalerria Irratiari lizentzia iruzur bidez ezkutatu zaiolakoan.

2010.ean, Erreniega gainean zuen antena Nafarroako Gobernuak kenarazi zion, hegazkinen hegalaldietako komunikazioetan interferentziak sortzen zituelako argudioa baliatuz.

2008ko azaroaren 7an 20. urteurrenaren festa antolatu zuten Barañainen.

Eduki-taula

[aldatu] Saioak

Hainbat saioren artean, irratia oso ezaguna da Osasunak etxean jokatzen dituen futbol partidak igandero zuzenean ematen dituelako, euskaraz eta osorik horrelakorik egiten duen kate bakarra dela.

[aldatu] Kolaboratzaileak

Kolaboratzaileen artean honako hauek daude: Gorka Urbizu eta Jon Celestino musikariak; Aritz Ibañez (Osasunaren futbol partiden emanaldietan), Idurre Eskisabel, Haritz Pascual, Unai Lako eta Urko Aristi kazetariak; Xabier Aierdi soziologoa; Martin Juanena kirolzalea; Patxi Urrutia politikaria; Izaskun Mujika aktorea; Inma Errea idazlea eta abar.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak