Euskalki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskalkien sailkapen modernoa, Koldo Zuazoren arabera
██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra ██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra██ Bonaparteren garaiko hedadura
Euskalkien hedadura, Luis Luziano Bonaparteren arabera (XIX. mendea)

Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Sortzen lehena mendebalekoa izan zen, VIII. mendearen inguruan, Asturiasko erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak. Aurretik, euskarak batasun handia zuen, eta Euskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiak.[1][2]

Eduki-taula

[aldatu] Euskararen dialektologiaren historia

[aldatu] XVIII. mendea

1729an, Manuel Larramendi jesuitak El Imposible Vencido. El arte de la lengua bascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuen Salamancan. Bertan hainbat dialekto edo euskalki bereizi zituen: gipuzkera, bizkaiera, nafarrera eta lapurtera, eta azken bi hauek bat bezala har zitezkeela adierazi zuen ("Que comunmente son uno mismo").

[aldatu] XIX.-XX. mendeak

Luis Luziano Bonapartek, Napoleon Bonaparteren ilobak, euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Bere ikerketan, Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen, hala nola Jean Duvoisin aduanetako kapitain lapurtarra, Fray Jose Antonio Uriarte, Jose Samper apaiza, Mariano Mendigatxa bidankozetarra, Prudencio Hualde, Klaudio Otaegi zegamarra, Aita Ibarnegarai, Emmanuel Intxauspe kalonge zuberotarra. Lan-metodo moduan, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen; egungo ikuspegitik, modu zorrotzegian. Resurreccion Maria Azkue Euskaltzaindiko lehen presidenteak (1864-1951), Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, 1991ean desagertutako erronkariera euskalki berezi bezala sailkatu zuen; Bonapartek, berriz, zubereraren barnean sailkatua zuen (suletine espagnol).

XX. mendean dialektologiaz aritu zirenek (Pedro Irizar, Txillardegi eta beste) sailkapen horri jarraitu zioten, oro har.

[aldatu] XXI. mendea

Koldo Zuazoren 2008ko azken sailkapenaren arabera, bost euskaldi ditugu gaur egun:[3]

Erdi Aroan, nafarrerak gaskoieraren eragina jaso zuen fonetikan eta lexikoan. Eragin hartatik sortu ziren iparraldeko bi dialektoak. Zuberera sortzeko bilakaeran, aldiz, nafar-aragoiar hizkuntza erromanikoak hartu zuen parte.

[aldatu] Galduak

[aldatu] Adibideak

  • Lapurtera

"Alabainan Jainkoak altean du mundua maithatu, non bere Seme bekharra eman baitu, hunen baithan sinhesten duen nihor ez dadien gal, aitzitik izan dezan bethiko bizitzea"

  • Zuberera

"Zeren Jinkoak hain du maithatü mundia, nun eman beitü bere Seme bekhotxa, amorekatik hartan sinhesten dian gizoneratik batere eztadin gal, bena ükhen dezan bethiereko bizitzia"

  • Gipuzkera

"Zergatik aiñ maite izan du Jaungoikoak mundua, non eman duen bere Seme Bakarra beragan fedea duan guzia galdu ez dedin, baizik izan dezan betiko bizia"

[aldatu] Euskalkien aniztasuna

Euskalkien aniztasuna ikusteko, adibide bezala, asteko bosgarren egunari nola esaten zaion zortzi herritan. Euskara batuan ostirala izena nagusitu bada ere, herrietako hizkeretan bada aniztasunik:

Lekua Lekeitio Oñati Aramaio Azpeitia Ultzama Senpere Urepel Altzai
Esateko modua Barixakua Ebaikotza Barikue Ostirela Ortzilleria Ortzialia Ortzirala Ostialia

[aldatu] Erreferentziak

  1. «Araba euskararen lurralde peto-petoa», Euskaraba, 2010-02-25.
  2. Koldo Zuazo (2007), «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz», Berria, 2007-12-09.
  3. Koldo Zuazo (2008): Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, 2008.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskara
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak