Euskaltel
- Txirrindularitza taldea ikusteko joan Euskaltel-Euskadira.
| Mota | Elkarte Anonimoa |
|---|---|
| Sektorea | Telekomunikazioak |
| Sorrera | 1995 |
| Egoitza | Derio, Bizkaia |
| Presidentea | Jose Antonio Ardanza |
| Merkatuak | Euskadi, Nafarroa |
| Salmentak | 325,02 milioi euro (2008) |
| Irabaziak | 25,38 milioi euro (2008) |
| Langileak | 537 |
| Akziodunak | BBK, Kutxa, Iberdrola |
| http://www.euskaltel.com | |
Euskaltel, 1995. urtean sortutako euskal telekomunikazio konpainia da. Lau alorretan banatzen du bere jarduera, telefonia finko, telefonia mugikor, internet eta kable bidezko telebistan. Euskaltelen egoitza Zamudioko (Bizkaia) teknologia parkean dago.
Akziodun nagusien artean Euskal Autonomia Erkidegoko bi aurrezki kutxak (Kutxa eta BBK) eta Iberdrolak osatzen dute akzioen erdia baino gehiago. Eusko Jaurlaritzak, EITB eta Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, akzioen %7 osatzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1998ko urtarrilaren 23a izan zen Euskaltel plazaratu zen lehenengo eguna, 050 publikoarentzako arreta-zerbitzuren bitartez. Hasierako helburua %20ko merkatu-kuota osatzea zen eta urteen poderioz gehiegiz bete du.
[aldatu] Amenaren akordioaren amaiera
2006. urtean, telefonia mugikorreko zerbitzua eskaintzeko Amenarekin zuen hitzarmena apurtu, eta Vodafone telefonia mugikorreko konpainia ingelesarekin bat egin zuen; Euskaditik kanpo, Euskaltelen zerbitzuak eskaintzeko Vodafonen bitartez. Hori dela eta, Euskaltelekin telefonia mugikorra kontrataturik zuten 400.000 bezeroek Orange eta Euskaltelen artean aukeratu behar izan zuten. Euskaltel 2006ko abenduan egiten hasi zen bere bezeroen aldaketa.
[aldatu] EAJ alderdiarekiko harremanak
Euskaltel telekomunikazio-konpainia EAJ alderdiak Jose Maria Aznar Espainiako orduko presidentearekin adostutako akordio bati esker, 1996. urtean Espainian hasitako legegintzaldian zehar EAJ alderdiaren laguntzaren truke, plazaratu ahal izan zela aipatu da. Geroztik, nabarmenak izan dira enpresa honek EAJ alderdiarekin izan dituen harremanak. EAJ alderdiko Jose Antonio Ardanza lehendakari-ohia Euskalteleko presidente izendatu zuten politika utzi eta denbora gutxira. EAJ alderdia gobernuan izan den urteetan ere, enpresa honen aldeko kontratuak sinatu ziren, enpresa lehiakideen eskaintzak baztertuz.[1]
[aldatu] Euskararen aldeko ekintzak
Komunikazio enpresa izaki, elebitasun eta normalizazio planak jarri ditu martxan. Besteak beste;
- Publizitatean eta bezeroari telefono bidezko arreta zerbitzuan elebitasuna aplikatzea.
Bezeroaren arretarako 1717 eta 1718 telefono zenbakietan (Hegoaldean) langileek "Egunon, X naiz. Zertan lagun zaitzaket? / diezazuket?" dute hasierako esaldia, euskaraz arreta egitekotan.
- Langileriaren prestakuntza; bertako langileek euskara ikastaroak jasotzen dituzte (%38 2007-2008an).
- Euskararen aldeko ekintzei diru-laguntzak (Ibilaldia, Kilometroak...), hala nola Euskaltzaindiari (Euskaltel Fundazioaren bitartez).
- Fakturak elebidunak bidaltzen ditu defektuz (telekomunikazio enpresetan bakarra) eta nahi izanez gero, euskara hutsean. Jakinarazpen eta kontratuak elebidunak dira beti; kanpoko dokumentu nahiz barne-komunikazio estandar guztiak elebidunak dira. Webgunea ere elebiduna da.
- Erantzungailua: telefono finkoa (1201 edo telefonoan segundo batzuk itxaronez) nahiz mugikorra (262) euskara hutsean konfiguratzeko aukera ematen du.
- Hamaika Telebistaren sustatzaileetako bat eta bazkide teknologikoa aldi berean, Berria, Gara, Le Journal du Pays Basque, Elkar eta Deiarekin elkarlanean.
Politika linguistikoa garatzeko urtero-urtero aurrekontuaren %5 inguru bideratzen du.
Hizkuntza politika dela eta, Bai euskarari eta Bikain sariak jaso ditu.
Bezero euskaldun gehienek lan guzti hau estimatzen badute ere, batzuek ez dute aintzakotzat hartzen. Hala ere, euskararen aldeko jarrera nabaria da (are nabariagoa, beste edozein telekomunikazio enpresarekin alderatuta).
[aldatu] Txirrindularitza taldea
1998. urteaz geroztik Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen babeslea da. Horrela, Euskadi taldeak mailotean zeukan kolore urdina, Euskaltelen kolore laranjagatik ordezkatu zen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Euskaltelen webgunea
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) El Gobierno garantiza que Euskaltel no tendrá ventajas en el nuevo contrato, www.elpais.com webgunean. 2009-11-05.