Euskararen Etxea

Wikipedia(e)tik
Euskararen etxea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskararen Etxea
Euskararen Etxea
Euskararen Etxearen fatxada nagusia.
Herrialdea  Euskal Herria
Hiria Bilbo, Bizkaia
Helbidea Agoitz plaza, 1. zbk.
San Ignazio auzoa
Posta-kodea 48015
Irekitze data 2004ko abenduaren 3a
Telefono zenbakia (0034) 944028081
Faxa (0034) 944052407
e-posta info@azkuefundazioa.org
http://www.euskararenetxea.net/
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara.
Metroa:
San Ignazioko geltokia (Lekeitio irteera)
Autobusa:
Bilbobus lineak:10, 13, 18, 71 Lehendakari Agirren gelditzen dira
Bizkaibus lineak: A2314 (Bilbo-EHU) 151 Lehendakari Agirren gelditzen dira

A3411/3413 (Aizkorri-Getxo-Bilbo) 154 Lehendakari Agirren gelditzen da

Euskararen Etxea euskarari buruzko gune espezializatua da, Bilboko San Ignazio auzoan dagoen eraikin batean kokatua. Bertan, zenbait euskara elkartek dute egoitza. Egoitza horietaz gain, euskarazko unibertsitate-liburuz osaturiko liburutegia eta hizkuntzaren interpretazio zentroa ere badago, lau solairutan antolatutako eraikin honetan.

2004ko abenduaren 3an zabaldu duten, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala erakundeek diruz lagunduta dago.

Eduki-taula

Lehenengo solairua [aldatu]

Euskararen Interpretazio Zentroa dago, ikus-entzunezko informazio interaktiboa erakusten duten pantaila batzuetan zehar. Ardatz nagusia alde batetik euskara batua eta euskalkien arteko unibertsoa da, eta bestetik hizkuntza eta hiztunen historia erakusten dute.

Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ere datuak jasotzeko aukera ematen dute.

Bigarren solairua [aldatu]

Multimedia Gordailua edo Mediategia, Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua eta Areto Balioaniztuna daude solairu honetan.

Hirugarren solairua [aldatu]

Euskal Idazleen Elkartea, Mendebalde Kultura Alkartea eta Euskara Elkarteen Federazioa (Topagunea) elkarteek solairu honetan dituzte bulego nagusiak.

Laugarren solairua [aldatu]

Bizkaiko Ikastolen elkarteak bertan dauka egoitza nagusia.

Ikus gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskara
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa