Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa
Partido Republicano Nacionalista Vasco (PRNV)
Presidentea Pedro Sarasketa
Buruzagia Francisco Ulazia[1]
Sorrera 1911
Desegitea 1913
Ideologia politikoa liberala, laikoa eta abertzalea

Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa (gaztelaniaz: Partido Republicano Nacionalista Vasco)[2] Hego Euskal Herriko alderdi politikoa izan zen, 1911n sortua. Lehenxeago —1909. urtean— sortutako Eusko Alderdi Abertzale Liberalak hasia zuen bideari jarraitu zion.[3]

Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa antolatu zuen batzordea (1911ko urtarrila).

Jeltzaleen «Jainkoa eta Lege Zaharra» goiburuari kontra eginez, «Aberria eta Askatasuna» hartu zuten goiburutzat.

Pedro Sarasketak, Segundo Izpikuak eta Francisco Ulaziak[3] 1911n sortu zuten Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa, Eusko Alderdi Jeltzaletik aldentzen zen aukera aurrerakoitzat. Eredutzat hartu zuen Kataluniako Unió Federal Nacionalista Republicana.

Azkatasuna aldizkaria argitaratu zuten, eta Bilboko Círculo Republicano Nacionalista Vasco zuten egoitza.[4] Antza denez, egoitza hori inauguratzeko ekitaldian, eskuineko abertzaleek liskarra sortu zuten, han jarrita zegoen Sabino Arana Goiriren erretratua kendu nahian. Alderdiak ez zuen luzaro iraun.[5]

Eusko Abertzale Ekintzaren aurrekari garbia da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Experiencia y Futuro. Las escisiones, www.eaj-pnv.eu, http://web.eaj-pnv.eu/documentos/documentos/665.doc .
  2. Ez da ezaguna ea euskal izenik jarri zioten; hemen jarritakoa, gaztelaniazkoaren itzulpena da.
  3. a b c Idoia Estornés Zubizarreta: «Partido Republicano Nacionalista Vasco», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. Idoia Estornés Zubizarreta: «Francisco Ulacia Beitia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  5. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi: «Patxi eta Indalecio», Gara, 2006-02-28.


Politika
Politika
Artikulu hau Euskal Herriko Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.